Banatu dira Beldur Barik lehiaketako sariak
2018·11·23
Oraingoan, hauek izan dira saritutako lanak:
- 1. kategoria, 12-17 urte bitartekoak:
- Umeen kontuak. 200 euroko saria.
- Jendeari galdezka, gure zalantzak argituz. 100 euroko saria.
- 2. kategoria, 18-26 urte bitartekoak:
- Saria eman gabe geratu da.
Jesus Zaballos alkateak, sariak banatu aurretik, gogorarazi zuen lehiaketaren xedea dela emakumeek jasaten duten bereizkeriazko egoerei aurre egiten dioten neska-mutilen arte-adierazpen mota oro onartzea, baloratzea eta bultzatzea. Lanak errespetuan, berdintasunean, askatasunean, autonomian, erantzukizunean eta indarkeria sexistaren gaitzespen irmoan oinarritutako jokabide eta jarrerak izan behar dira.
Parte hartzen duten proiektuek Beldur Barik jarrera islatu behar dute. Alegia, emakumeen aurkako indarkeria-mota guztiak gainditzeko, eta harreman askeak, errespetuzkoak, parekideak, askotarikoak eta ez-sexistak eraikitzeko konpromiso pertsonal eta kolektiboa erakutsi behar dute. Kalitate teknikoaren edo artistikoaren gainetik, mezuaren kalitatea baloratuko da: nesken ahalduntzean oinarritutako gogoetak eta eztabaidak sortzeko gaitasuna, eta mutilek matxismoaren aurka hartutako konpromiso pertsonalak eta kolektiboak adierazten dituenak.
Lasarte-Oriako lehiaketan 12 eta 26 urte bitarteko neska-mutilek parte hartu ahal izan dute, bi kategoriatan. Aurten, 1. kategorian 4 bideo aurkeztu dira. Bigarrenean, berriz, ez da lanik aurkeztu.
Hauek dira aurkeztutako lau lanak:
1. kategoria:
- Baietz gabe, ezetz da. Egileak: Irati Valdivia, Erika Santano, Katixa Izaga eta Marina Galán.
- Jendeari galdezka, gure zalantzak argituz. Egilea: Erika Santano Martin
- Senti nazazu. Egileak: Maren Urkizu, Olatz Castro, Andrea Bravo eta Nahia Calle
- Umeen kontuak. Egileak: Nicolás Etxebeste García, Ainhize Prieto Unanue, Ekaitz Molpeceres Cillero, Jennifer Rodriquez Delgado eta Asier Rodriguez Prieto.
COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
500 kasu edo gehiago | |
300 eta 499 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2019ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.