Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Banatu dira Beldur Barik lehiaketako sariak

Agustin Valdivia alkateak eta Lourdes Acevedo Berdintasunaren zinegotziak banatu zituzten generozko indarkeriaren aurkako Lasarte-Oriako Beldur Barik zazpigarren bideo-lehiaketako sariak

2020·11·28

Pandemiak eragina izan du gazteei zuzendutako lehiaketan. Hori dela eta, aurten lan bakarra aurkeztu da, lehen mailakoa.

  • 1. kategoria, 12-13 urte bitartekoak:
    • Begiak itxi ditzala horrela ez nauenak gustoko. 200 euroko saria. Egileak; Nora Otaegi, Inge Trantxe, Garazi Etxeberria, Malen Arzadun, Nagore Loyarte, Sigfrix Salazar, Thais Member, Irati Mazkiaran, Maialen Fernandez, Añes Apaolaza, Goiatz Aiestaran, Arritxu Marques
  • 2. kategoria, 14-18 urte bitartekoak:
    • Saria eman gabe geratu da.
  • 3. kategoria, 19-26 urte bitartekoak
    • Saria eman gabe geratu da.

Lourdes Acevedo zinegotziak, sariak banatu aurretik, gogorarazi zuen lehiaketaren xedea dela emakumeek jasaten duten bereizkeriazko egoerei aurre egiten dioten neska-mutilen arte-adierazpen mota oro onartzea, baloratzea eta bultzatzea. Lanak errespetuan, berdintasunean, askatasunean, autonomian, erantzukizunean eta indarkeria sexistaren gaitzespen irmoan oinarritutako jokabide eta jarrerak izan behar dira.

Parte hartzen duten proiektuek Beldur Barik jarrera islatu behar dute. Alegia, emakumeen  aurkako indarkeria-mota guztiak gainditzeko, eta harreman askeak, errespetuzkoak, parekideak, askotarikoak eta ez-sexistak eraikitzeko konpromiso pertsonal eta kolektiboa erakutsi behar dute.

Kalitate teknikoaren edo artistikoaren gainetik, mezuaren kalitatea baloratuko da: nesken ahalduntzean oinarritutako gogoetak eta eztabaidak sortzeko gaitasuna, eta mutilek matxismoaren aurka hartutako konpromiso pertsonalak eta kolektiboak adierazten dituenak.


Web edukia bistaratu

COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
500 kasu edo gehiago
300 eta 499 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2019ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.