Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Banatu dira Beldur Barik lehiaketako sariak

Lourdes Acevedo Berdintasunaren zinegotziak banatu zituen generozko indarkeriaren aurkako Lasarte-Oriako Beldur Barik seigarren bideo-lehiaketako sariak. Gazteei zuzendua dagoen lehiaketak 2 lan izan ditu aurtengoan.

2019·11·22

Oraingoan, hauek izan dira saritutako lanak:

  • 1. kategoria, 12-13 urte bitartekoak:
    • Antzinetik orainera. 200 euroko saria. Egileak; Nora, Nagore, Oihane, Maialen, Oscar, Thais, Añes, Lide, Izar, Inge, Arritxu, Alexandra.
  • 2. kategoria, 14-18 urte bitartekoak:
    • Gauza bakoitza bere momentuan. 200 euroko saria. Autoras: Sandra Rojo, Marta Rojo, Leire Ipiña, Saioa Ortiz..
  • 3. kategoria, 19-26 urte bitartekoak
    • Saria eman gabe geratu da.

Lourdes Acevedo zinegotziak, sariak banatu aurretik, gogorarazi zuen lehiaketaren xedea dela emakumeek jasaten duten bereizkeriazko egoerei aurre egiten dioten neska-mutilen arte-adierazpen mota oro onartzea, baloratzea eta bultzatzea. Lanak errespetuan, berdintasunean, askatasunean, autonomian, erantzukizunean eta indarkeria sexistaren gaitzespen irmoan oinarritutako jokabide eta jarrerak izan behar dira.

Parte hartzen duten proiektuek Beldur Barik jarrera islatu behar dute. Alegia, emakumeen  aurkako indarkeria-mota guztiak gainditzeko, eta harreman askeak, errespetuzkoak, parekideak, askotarikoak eta ez-sexistak eraikitzeko konpromiso pertsonal eta kolektiboa erakutsi behar dute. Kalitate teknikoaren edo artistikoaren gainetik, mezuaren kalitatea baloratuko da: nesken ahalduntzean oinarritutako gogoetak eta eztabaidak sortzeko gaitasuna, eta mutilek matxismoaren aurka hartutako konpromiso pertsonalak eta kolektiboak adierazten dituenak.

Lasarte-Oriako lehiaketan 12 eta 26 urte bitarteko neska-mutilek parte hartu ahal izan dute, hiru kategoriatan.

Web edukia bistaratu

COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
500 kasu edo gehiago
300 eta 499 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2019ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.