Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Azaroko kultur agenda

Azaroko kultur agendak gustu eta adin guztietarako entretenimendu aukerak eskaintzen ditu

2020·11·02

Azaroan kultur-programazioa jarraitzen du garai berrietara eta COVID-19aregatik ezarritako segurtasun-protokoloetara egokitua.

Haurrentzako zineman 15ean Boonie Bears abentura historiaurrean. Helduentzako zineman film hauek proiektatuko dira: 1ean Akelarre, eta 22an Cholitas.

Gainera, 6an eta 20an, Okendo Zineforumak Las niñas eta Ane (J.B.E.A.). filmak proiektatuko ditu.

Hilaren 5tik 15era, Zurmailu Zurlanketa Elkartearen erakusketa Mercero Gunean.

Antzerkia haurrentzat hilaren 7an Kaskarot, ATX Teatroarena.. Helduentzako antzerkian, hilaren 14an Looser, Txalo Produkzioak eta 27an Mi 3ª acto, Eguzki Zubiarena.

Hilaren 8an bertso saioa udazkenean, Ttakun K.E.-ren eskutik, Miren Artetxe, Miren Amuriza, Alaia Martin eta Ane Labaka bertsolariekin.

Bertsio Digitaleko Opera zikloaren barruan, hilaren 11n Giuseppe Verdiren Ernani opera eskainiko da, Milango alla Scala antzokian (1982) egindako saioa proiektatuz.

Hilaren 19an, Zinegoak-ek proiekzio bat egingo du Kultur Etxeko auditorioan, azaroaren 25ean, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta.

Hilaren 21n Kultur Etxean, XVII. Akordeoi Jaialdia Ad Livitum hirukotearekin eta Adelaida bikotearekin.

Hilaren 21ean literatur lehiaketetako sari banaketa egingo da eta 26an Beldur Barik lehiaketakoak.

Hilaren 22an alboka taldeak kontzertua eskainiko du Santa Zezilian San Pedro parrokian.

Hilaren 28an Jalguneren jaialdia egingo da Kultur Etxean.

Eta hilabetea amaitzeko Anne Etchegoyenek kontzertua eskainiko du Les voix Basques abesbatzarekin batera, lau abeslari profesionalek osatutako euskal abesbatza gaztea. Ikuspuntu fresko eta aurrekaririk gabea emakumea ohoratzeko.

 

Programa deskargatu

Programa [pdf]

 

Web edukia bistaratu

COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
500 kasu edo gehiago
300 eta 499 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.