Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Azaro eta abenduko kultura-programazioa

Zinema, musika, ipuin kontaketa, antzerkia, Jalgune Jaialdia eta Eguberrietako jaiegunetako ospakizunak nagusi kultura-jardueran datorren bi hilabeteetan

2019·11·02

Maite Iglesias Kultura zinegotziak, Xabier Goitia gerenteak eta Juantxi Ugarte teknikariak lagunduta, datozen bi hilabeteetarako kultur programazioa aurkeztu zuten, eta berrikuntzetako bat izango da hemendik aurrera agenda izango duen paperezko formatu berria.

AZAROA

Haurrentzako zineman 3an Manou, 17an Tabaluga y la princesa de hielo eta 24an Abominable. Helduentzako zineman film hauek proiektatuko dira: 3an Día de lluvia en NY, 17an La directora de orquesta eta 24an Sofía (J.B.G.A.).

Gainera, 15a eta 29an, Okendo Zineforumak Los hermanos sisters eta Gracias a dios filmak proiektatuko ditu.

Hilaren 7tik 17ra, Zurlanketa Elkartearen erakusketa, Zurmailu Mercero Gunean.

Antzerki amateurran hilaren 9an La paz y otras lunas, Ezezagunok. Hilaren 22an, El encaje roto, Makelur antzerki taldearena. Helduentzako antzerkian, hilaren 23an Quitamiedos, Kulunka Antzerkiarena eta 27an Erradikalak ginen, Ane Labaka eta Bea Egizabalen eskutik.

Bertsio Digitaleko Opera zikloaren barruan, hilaren 13an Giuseppe Verdiren Nabucco opera eskainiko da, Arena di Verona egindako saioa proiektatuz.

Hilaren 19an liburutegian, Kontukantoi ipuin-kontari arituko da 6 eta 8 urte bitarteko adina duten haurrentzat. Hilaren 14an eta 27an Pello Añorga ipuin-kontari arituko da 4 eta 6 urte bitarteko adina duten haurrentzat.

Hilaren 16an Kultur Etxean, XVI. Akordeoi Jaialdia Habanera bikotearekin eta Iberotango laukotearekin.

Hilaren 26an Santa Zezilia Udal Musica Eskola kalejira bat egingo du herrigunean.

Hilaren 21ean eta 23an Beldur Barik lehiaketaren eta literatur lehiaketetako sari banaketa egingo da.

Eta hilabetea amaitzeko, 30ean Jalguneren jaialdia egingo da Kulturetxean.

ABENDUA

Hila Zero Sette kontzertuarekin hasiko dugu hilaren 1ean Brigitarren komentuan.

Haurrentzako zineman 1ean Asto erregea eta helduentzako zineman El silencio de la Ciudad Blanca. 15, 22 eta 29 egunetako pelikulak eta Okendo Zineforumeko 13 eta 27 egunetakoak aurrerago jakinaraziko dira.

Hilaren 3an, aurten berritasun gisa, azaroaren 30eko Jalgune Jaialdia Kultur Etxean proiektatuko da, zuzenean ikusi ezin izan zuten guztiek gozatzeko aukera izan dezaten.

Bertsio Digitaleko Opera zikloaren barruan, hilaren 11an Kaufmanen Opera Gala opera eskainiko da, Festspielhaus, Baden-Baden egindako saioa proiektatuz.

Hilaren 12an liburutegian, Kontukantoi ipuin-kontari arituko da 6 eta 8 urte bitarteko adina duten haurrentzat. Eta hilaren 17an Pello Añorga ipuin-kontari arituko da 4 eta 6 urte bitarteko adina duten haurrentzat.

Antzerkian hilaren 14an Julietas, Romeo Circo, Markeliñena. Hilaren 20an Zaldiurdiña, Artedrama, Axut! eta Dejabuarena. Haurrentzako antzerkian, hilaren 26an Espien eguna, Tomaxen Abenturak lanarekin.

Hilaren 18an Musika-Eskolak bere Eguberrietako kontzertu tradizionala eskainiko du eta hilaren 20an, Brigitarren komentuan, Alboka koruak Nayade koruak lagunduta eguberri-kanten errepertorio bat kantatuko dute.

Musika-programazioa hilaren 28an itxiko da, Ariane Nsilulu & Shîne Gospel taldeak Kulturetxean eskainiko duen Gospel kontzertuarekin.

 

Programa deskargatu

Agenda [pdf]