Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Auzotarren aholku-batzordea osatu aurretiko kontsulta

Udalak, Auzotarren Aholku-Batzordea osatu aurreko jendaurreko erakustaldia jartzen da abian herritarren proposamenak jaso ahal izateko. Auzotarren aholku-batzordea, Udaleko administrazioaren aurrean auzotarren eskubideak defendatzeko organoa da.

2019·01·09

Lasarte-Oriako Udalaren Herritarrek Parte Hartzeko Erregelamenduaren 39. artikuluak Auzotarren Aholku-Batzorde bat sortu beharra ezartzen du, udal-administrazioaren aurrean auzotarren eskubideak defendatzeko organo gisa.

Lasarte-Oriako Auzotarren Aholku-Batzorde Munizipal horren egitekoa hurrengo funtzio hauek garatzea izango da:

  • Udalak jasotako kexa eta iradokizunen jarraipena egitea, baita emandako erantzunena ere.
  • Herritarrentzako Bulego Mugikorraren martxaren eta funtzionamenduaren jarraipena egitea, haren bilkura bakoitzean landutako gaien berri jakinez.
  • Herritarrek parte hartzeko prozesu guztien jarraipena egitea: erabilitako ereduak, parte hartu duten pertsonak, jasotako erantzunak.
  • Herritarren parte-hartze nabarmengarriren bat izan duten jarduera munizipal guztien jarraipena egitea.

Erregalamendua tramitatu aurretik, beharrezkoa da herritarrei partaidetza ematea, haiek egin nahi dituzten proposamenak jasoz. Kontsulta publikoa otsailaren 8ra arte egongo da zabalik, eta proposamenak Udalari honela bidali ahalko zaizkio: