Auzotarren Aholku-Batzordea arautzeko erregelamendua
09·01·2019
Ekimenaren prozesua
HERRITARREN PARTEHARTZEA
08/02/2019
Gaur egungo fasea
PROPOSAMENEN ANALISIA
Gaur egungo fasea
ONDORIOAK ETA EMAITZAK
Gaur egungo fasea
Auzotarren Aholku-Batzordea arautzeko erregelamendua
Lasarte-Oriako Udalaren Herritarrek Parte Hartzeko Erregelamenduaren 39. artikuluak Auzotarren Aholku-Batzorde bat sortu beharra ezartzen du, udal-administrazioaren aurrean auzotarren eskubideak defendatzeko organo gisa.
Lasarte-Oriako Auzotarren Aholku-Batzorde Munizipal horren egitekoa hurrengo funtzio hauek garatzea izango da:
- Udalak jasotako kexa eta iradokizunen jarraipena egitea, baita emandako erantzunena ere.
- Herritarrentzako Bulego Mugikorraren martxaren eta funtzionamenduaren jarraipena egitea, haren bilkura bakoitzean landutako gaien berri jakinez.
- Herritarrek parte hartzeko prozesu guztien jarraipena egitea: erabilitako ereduak, parte hartu duten pertsonak, jasotako erantzunak.
- Herritarren parte-hartze nabarmengarriren bat izan duten jarduera munizipal guztien jarraipena egitea.
Erregalamendua tramitatu aurretik, beharrezkoa da herritarrei partaidetza ematea, haiek egin nahi dituzten proposamenak jasoz. Kontsulta publikoa otsailaren 8ra arte egongo da zabalik, eta proposamenak Udalari honela bidali ahalko zaizkio:
- Idatziz, Udaleko Erregistroan idatzi bat aurkeztuz.
- Bide telematikoz, Herritarren Parte-hartzearen atalaren bitartez.
- E-maila bidaliz helbide elektroniko honetara: partehartzea@lasarte-oria.eus.
2019·01·10
Udalaren lokalak lagatzeko araudia egin aurretiko kontsulta
Udalak otsailaren 8ra arte irekitzen du Herriko entitate sozialei lokalak lagatzeko araudiaren inguruan proposamenak egiteko epea.
2019·01·09
Auzotarren aholku-batzordea osatu aurretiko kontsulta
Udalak, Auzotarren Aholku-Batzordea osatu aurreko jendaurreko erakustaldia jartzen da abian herritarren proposamenak jaso ahal izateko. Auzotarren aholku-batzordea, Udaleko administrazioaren aurrean auzotarren eskubideak defendatzeko organoa da.
2019·01·08
Hiru zerbitzu sozialetako araudiak jendaurreko erakustaldian
Hiru zerbitzu sozial arautuko dituzten araudiak egin aurretiko jendaurreko erakustaldia jartzen da abian herritarren proposamenak jaso ahal izateko. Hurrengoan dira arautu beharreko zerbitzuak: adineko jendearentzako etxebizitza komunitarioak, bazterketa-arriskuan dauden pertsonentzako babespeko etxebizitzak, eta etxean laguntzeko zerbitzua.
2018·10·19
Zertarako erabili nahi dugu Askatasunaren Parkea?
Saio presentziala: Zertarako erabili nahi dugu Askatasunaren Parkea?
2018·10·16
Ostiralean Lasarte-Oriako 2018ko kirolariak partaidetza bidez hautatzeko prozesua amaitzen da
Lasarte-Oriako 2018ko kirolariak partaidetza bidez hautatzeko prozesuaren proposamenak aurkezteko epea urriaren 20an itxiko da. Saritutako kirolariek diploma bat jasoko dute abenduan egingo den Lasarte-Oriako Kirolaren Galan.