Auto klasikoen eta kirol-automobilen nazioarteko Rallya Lasarte-Orian
2019·05·31
Jesus Zaballos alkateak eta Txus Alonsok, kiroletako zinegotziak, eta San Sebastian Circuit Spirit enpresako Agustin Garcia eta Colisek aurkeztu zuten Rallyaren 3. edizioa.
Gure herriko historia errekuperatzeko Udaletik egiten ari diren esfortzua azpimarratu zuen Zaballosek. Liburuak, muralak, argazki-panelak, eta gaur aurkezten dugun ekitaldia oso garrantzizkoak dira nondik gatozen ez ahazteko. Alkateak nabarmendu zuen, ekimen honek 1923 eta 1935 urteen artean gure herriko kaleetan zehar antolatzen zen automobil-zirkuituaren oroimena errekuperatzen duela.
Kiroletako zinegotziak eskerrak eman zizkien antolatzaileei ekimena Lasarte-Oriara ekartzeagatik. Alonsok esan zuen Udalak azpi-egitura eta 1.500€ko diru-laguntza jartzen duela. Besteak beste, Oriako establezimendu batean egingo den Lasarte-Oriako gelditze-luncha finantzatuko du. Barkamena eskatu zien auzokoei larunbatean jasan beharko dituzten eragozpenegatik.
Agustín Garciak rallyaren ezaugarrien eta formatuaren berri eman zuen. Udalaren laguntza eskertu zuen, kontuan izanda Lasarte-Oria kate-maila garrantzitsua dela Gipuzkoako automobil-zirkuituen, bere garaian Europako garrantzitsuenetakoa izan zelako.
Garciak azaldu zuen jendeari gustatu egiten zaiola automobil historiko eta kirol-automobil hauek ikustea. Oraingo honetan 90 inguru ikusi ahal izango dira, Frantzia, Euskadi, Katalunia eta Espainiako beste toki batzuetatik etorriak.
Automobilak 17:45 aldera helduko dira Lasarte-Oriara, Michelín fabrikaren ondora, eta gelditze bat egingo dute Orian, non herritarrek disfrutatu ahal izango duten kotxeekin. Handik, antzinako zirkuituan zehar ibiliko dira Lasarte-Oriara bueltatzeko. 18:30 inguruan erregulartasun proba egingo da, italiar erara. 340 metrotako Oriako zuzengunean ibilgailuek 40 segundotan egin beharko dute ibilbidea. Une egokia izango da automobilez disfrutatzeko.
Lasarte-Oriako zirkuituan ospatu zen lehenengo urtetik aurrera, 1923tik aurrera, fabrikatutako edota matrikulatutako kotxeek izango dute Rallye Classic Sport rallye/paseo modalitatean parte-hartzeko aukera. 50 urte arteko antzinatasuna dutenek.
Kirol proba honek Lasarte-Orian neutralizazio gunea eta tramu kronometratua izango ditu Zirkuitu ibilbidean eta Oria ibilbidean, Industrialdearen eta Oriako elizaren artean. Kirol proba 15:00ak eta 19:00ak bitartean garatuko da. Denbora tarte honetan ibilgailuen trafikoa (garraio publikoa barne) Zirkuitu ibilbideko eta Oria ibilbideko, Oriaranzko norabidean, insdustrialdetik eta Ibaiondotik doan ibilbide paralelora desbideratuko da.
Aipatutako guztia kontuan izanik, bizilagunei arren eskatzen zaizue aipatutako ibilbidean kotxerik (partikularrik zein enpresakorik) ez uztea, horrek, proba garatzen den bitartean, zirkulazioa arintzea erraztuko baitu.COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
500 kasu edo gehiago | |
300 eta 499 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2019ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.