Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Aurrera jarraitzen du HAPOren prestaketan herritarrek parte hartzeko prozesuak, irailaren 29ko saio telematikoarekin

Datorren irailaren 29an, hiriari eta bizi-kalitateari buruzko tailer telematikoa egingo da, Hiri Antolamendurako Plan Orokorra egiteko herritarren parte-hartzeko prozesuaren barruan. Bertan parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da.

2020·09·26

Programaren oinarrizko helburua da, egungo legeria betez, bermatzea herritarrek, batetik, jakin dezatela Plan Orokor bat dela eta, bestetik, ezagut ditzatela Plangintzako Arau Subsidiarioak errebisatzeko eta haiek Hiri-Antolamenduko Plan Orokor bihurtzeko proposamenaren edukia eta irismena, horrela haien onesteko prozesuan herritarrek aktiboki parte hartu ahal izan dezaten.

Prozesuaren funtzioa da:

  • Parte hartzeko eskubideaz eta eskubide hori baliatzeko moduaz informatzea.
  • Plana egiten den bitartean informazioa eskuragarri jartzea.
  • Prozeduraren barruan partaidetzari irekita dauden faseetan oharrak eta iruzkinak egiteko eskubidea aitortzea.
  • Parte-hartzea ahalbidetzea, bai eta publiko interesatuak informazioa jasotzeko eta ekarpenak egiteko bide irisgarriak izatea ere.

Covid-19ak sortutako egoeraren ondorioz, eta segurtasun sanitarioagatik, tailerrak telematikoki egiten ari dira, honako helbide honetan: https://meet.jit.si/lasarte-oria-hapo, eta honako hauek izango dira:

  • IRAILAREN 29an, 18:00etan: Hiria eta bizi-kalitatea
  • URRIAREN 1ean, 18:00etan: Lasarte-Oria beren auzoetatik.

Urriaren 2an, 18:00etan, paseo bat egingo da Oria ibaiaren ertzean zehar, udalerriak bere ibaiarekin duen harremanari buruz gogoeta egiteko. Parte hartzeko, esteka honetan eman behar da izena: https://forms.gle/181xKytVhmEdncQ29 .

Aurrerapen-dokumentua jadanik erakustaldi publikoan dago urriaren 31ra arte, interesatuek alegazioak aurkeztu ahal izateko.

Urriaren 22an, Aurrerapenari buruz eta Planaren idazketan kontuan hartu beharreko irizpide orokorrei buruz eztabaidatzeko unea izango da. Horretarako, aurrez aurreko saio bat egingo da Kultur Etxean 18: 00etan.


Web edukia bistaratu

COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
400 kasu edo gehiago
300 eta 399 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.