Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Aurkeztu da lurrazpiko edukiontzien parte-hatzezko prozesua

8 hitzaldi informatibo egingo ditu Udalak irailaren 24a eta urriaren 17a bitartean, hiri-hondakinak jasotzeko sistemaren inguruan.Ondoren, herritarrek erabaki egin beharko dute lurrazpiko edukiontziekin jarraitu ala kendu egin behar diren.

2019·09·20

Udalbatzarrak hartutako erabakiaren arabera, Lasarte-Oriako herritarrek erabaki egin beharko dute ea hondakinak biltzeko egungo sistemarekin jarraitu nahi duten edo lur gaineko edukiontzietara pasa lurrazpikoak kenduta. Lasarte-Oriako alkate Jesus Zaballosek erabakia hartzeko parte-hartzezko prozesua aurkeztu zuen Herrtarren Parte-hartzeko zinegotziarekin eta Zerbitzuetako David Mateosekin batera.

Zaballosek azaldu zuen prozesu honen bidez herritarrei behar adina informazio eman nahi zaiela definitu dezaten zein den hondakinak biltzeko sistemarik hoberena. Alkateak gogorarazi zuen PSE-EEk inbertsio handia egina zuela lehendik lurrazpikoak egin eta “Z” puntuak ezabatzeko, eta horretara behartu zituela urbanizazio berriak. Ondoren, Bilduko alkateak, mantentze-lanek zekartzaten arazoak ikusita, erabaki zuen  urbanizazio berrietan lurrazpiko edukiontzien ezarpena geldiaraztea.

Alkatearen ustez, gaiaren garrantzia ikusirik, sistema bat ala bestea aukeratzeak ez du egon behar agintzen duenaren baitan, bestela,  irizpidea aldatuz zoratu egiten ditugu herritarrak eta San Markoseko Mankomunitatea, hura arduratzen baita hondakinak biltzeaz.

Alkateak aurreratu zuen Elhuyar enpresa kontratatu dela parte-hartzezko prozesua gidatzeko, eta hark dinamizatuko dituela hitzaldiak. Udaleko teknikariek ere parte hartuko dute bilera horietan.

Herritarren Parte-hartzearen arduradun den Nagore Duranek, azaldu zuen irailaren 24tik urriaren 17ra bi orduko hitzaldi informatiboak egingo direla (18:30etik 20:30era), herriko 8 auzotan. Edozein lasarteoriatarrek izango du joateko aukera, auzo horretan bizi ala ez. Hitzaldi horietan, ahalik eta informaziorik objektiboena ematen saiatuko dira sistema bakoitzaren alde on eta txarren inguruan, aukeratzen denaren kostu ekonomikoa aztertuko delarik. Gainera, eztabaida bideratzeko, lan-taldeak osatuko dira.

Hitzaldien ondoren, bozkatze-prozesu bat ezarriko du Udalak galdera zehatz batekin, herritarrek beren iritzia askatasunez adieraz dezaten. Prozedura hau, araudi bat izango duena, aurrerago azalduko da.

Parte-hartzezko prozesuaren ondoren hartzen den erabakia Zerbitzuen departamentuak gauzatuko du, bai mantentze-lanetarako zerbitzu egoki bat kontratatuz lurrazpiko edukiontziek egoki funtziona dezaten, bai dauden lurrazpiko edukiontziak kenduz eta lur gaineko edukiontzien sarea birbanatuz.

Honako hau da hitzaldien egutegia:

AUZOA / BARRIO LEKUA / LUGAR EGUNA / DÍA
ORIA Eliza / Iglesia Irailak 24 Septiembre
BASAUNDI Auzo elkartea / A. VV. Irailak 26 Septiembre
OZTARAN - ARRANBIDE Udaleko Pabiloia / Pabellón municipal Urriak 1 Octubre
ZUMABURU Ikastetxea / Centro Escolar Urriak 3 Octubre
ERDIALDEA / CENTRO Mercero Gunea Urriak 8 Octubre
SASOETA Gaztelekua Urriak 9 Octubre
ATSOBAKAR Ikastetxea / Centro Escolar Urriak 15 Octubre
ZABALETA Udaleko lokala / Local municipal Urriak 17 Octubre

 


Web edukia bistaratu

COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
400 kasu edo gehiago
300 eta 399 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.