Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Aterpeak Stockaren Azoka egingo du beste behin

Irailaren 6an eta 7an, Lasarte-Orian merkataritzako Stockaren Azoka egingo da beste behin, eta denda parte-hartzaileen atarietara itzuliko da ostera. 9 establezimenduk parte hartuko dute azokan

2018·09·04

Jesus Zaballos alkatea eta Nuria Fernández sozioekonomiako zinegotzia bertan zirela aurkeztu zuten azoka Aterpeako ordezkariek. Aurten, azoka hilaren 6an eta 7an egingo da. 9 dendak denboraldiko produktuen soberakinak eskainiko dizkiete lasarteoriatarrei. Aurten, denda parte-hartzaileak hauek izango dira: Deco 75 Textil Hogar, Alba Moda, Olmi Mertzeria, Leder Oinetakoak, Arregui Elektrizitatea, Iturbe Zapata-denda, Ines Flores Eskulana, Mabel Moda eta Imagine Jantzi denda.

Ramon Ormazabalek Aterpearen izenean azaldu zuenez, iaz bezala aurten ere azoka denda bakoitzaren atarian egingo da, gure herriko kaleetan bizitza komertziala indartzeko asmoarekin. Horretarako, udalak karpa batzuk utzi ditu, eta horiek identifikatuko dituzte denda parte-hartzaileak. Haren hitzetan, salgaiak berritzeko eta merkataritzari bizitasun handiagoa emateko egokiera izango da.

Ormazabalek azpimarratu zuenez, gauza ez da azokarako bereziki erositako materiala saltzea, baizik eta denboraldiko produktuak salmentara ateratzea, datorren denboraldirako berriak jartzeko eta berrikuntzak egiteko. Haren iritziz, une egokia da sasoiz kanpoko produktuak saltzeko, baina baita ere jendea sar dadin eta eskaintza berria ikus dezan.

Jesus Zaballos alkateak nabarmendu zuen Udalak elkartegintzaren alde egiten duela, herri-mailako merkataritza sustatzea dakarten ekimenekin kolaboratuz. Aterpeari denda parte-hartzaileen kopurua eta ordutegia zabaltzeko egin duen ahalegina eskertu zion.