Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Aterpeak Stockaren Azoka egingo du beste behin

Irailaren 3tik 5era, Lasarte-Oriak merkataritzako Stockaren Azokaren beste edizio bat egingo du, eta 13 establezimenduk hartuko dute parte

2020·08·27

Agustín Valdivia alkatearen presentziarekin, Aterpeako ordezkariek aurkeztu zuten aurten irailaren 3tik 5era egingo den azoka. 13 dendak denboraldiko produktuen soberakinak eskainiko dizkiete lasarteoriatarrei. Aurten, denda parte-hartzaileak hauek izango dira: Ana gizonezkoen ile-apaindegia, Mabel moda, Alba moda, Imagine jantzi-denda, Mauxa mertzeria, Olmi mertzeria, Leder oinetakoak, Iturbe zapata-denda, Inés Flores artisautza, Dulce Tentación, Arregui elektrizitatea, Haune interiorismoa eta Deco 75 Textil Hogar.

Miguel Ángel Prieto Aterpeako presidenteak azaldu zuenez, aurtengo berritasuna da osasun-krisiaren ondorioz ez dela aurreko edizioetan bezala karparik jarriko denden kanpoaldean, baizik eta establezimenduaren beraren barruan edukiko dituztela azokarako produktuak.

Kanpaina honen asmoa ez da azokarako bereziki erositako materiala saltzea, baizik eta gordetako produktua salgai jartzea, denboraldi berriari begira artikulu berriak sartzeko. Eta aurten, egoeraren ondorioz, saldu ez den genero asko dagoela nabarmendu dute.

Bai Udalak eta baita Aterpeak ere kanpainan parte hartzera animatzen dituzte herritarrak, bereziki azpimarratuz distantziak eta segurtasunezko neurriak mantendu beharra dagoela.


Web edukia bistaratu

COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
400 kasu edo gehiago
300 eta 399 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.