Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea
Aterpeak "Eskuratu 1000 euro!" kanpaina plazaratu du
Herriko merkataritza dinamizatzeko eta indartzeko xedearekin, Aterpeak "Eskuratu 1000 euro!" kanpaina plazaratu du. Saria 1.000 euroko bonuak dira, Lasarte-Oriako dendetan erosteko
2018·11·12
Eskuratu 1.000 euro! kanpainari atxiki zaizkion establezimenduetan azaroaren 12tik 23ra kontsumitzen dutenek 1.000 euroren balioko erosketa-bonuen zozketan parte hartzeko aukera izango dute.
Zozketa azaroaren 23an egingo da, 20:30ean, Jaizkibel plazan. Pertsona saridunak 10 euroko 100 bonu jasoko ditu Aterpeako dendetan gastatzeko, azaroaren 29an, 17:00etatik 20:00etara. Ezingo ditu 10 bonu baino gehiago erabili establezimendu berean.
Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu