Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Aterpeak Eskuratu 1000 euro! Kanpaina egingo du beste behin

Eskuratu 1000 euro! Aterpearen Kanpaina itzuli da. Saria 1.000 euroko bonuak dira, Lasarte-Oriako dendetan erosteko.

2019·05·29

Eskuratu 1.000 euro! kanpainari atxiki zaizkion establezimenduetan Ekainaren 3tik 15era kontsumitzen dutenek 1.000 euroren balioko erosketa-bonuen zozketan parte hartzeko aukera izango dute.

Zozketa Ekainaren 19an egingo da Villa Mirentxun. Pertsona saridunak 10 euroko 100 bonu jasoko ditu Aterpeako dendetan gastatzeko, Ekainaren 25ean, 17:00etatik 20:00etara. Ezingo ditu 10 bonu baino gehiago erabili establezimendu berean.