Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Aterpeak Bezeroen Hamabostaldia egingo du azaroaren 2tik 14ra

Aterpeak iragarri zuen Bezeroen Hamabostaldia azaroaren 2tik 14a bitartean egingo dela Lasarte-Oriako merkataritzan, ostalaritzan eta zerbitzuetan. Egun horietan erosketak 83 establezimenduetan egiten dituztenek erosketa-bonuetan 2.000 euro lortzeko aukera izango dute

2020·10·31

Aterpeako hainbat kide, Lasarte-Oriako alkatea Agustín Valdivia eta Nuria Fernández sozioekonomiako zinegotzia aurrean zituela, Miguel Angel Prietok Aterpeako Bezeroen Hamabostaldia aurkeztu zuen. Helburua bezeroa erakartzea eta udalerriko establezimenduetan kontsumoa dinamizatzea da.

Bezeroaren hamabostaldian kanpainan parte hartzen duten 83 establezimenduetan erosketak edo kontsumoak egiten dituzten pertsonek txartel batzuk jasoko dituzte. Txartel horiek beren izen-abizenekin eta telefonoarekin bete beharko dituzte erosketa-bonuen zozketan parte hartzeko.

Azaroaren 18an Villa Mirentxun egingo da zozketa, guztira 2.000 euro egiten duten erosketa-bonuak banatzeko. Erosketa-bonuak 500 euroko bi sari eta 250 euroko lau sari izango dira 10 euroko erosketa-bonuetan.

Eroskera-bonu bakoitza erabiltzeko gutxieneko erosketa 10 eurokoa izango da, eta ez da, inola ere, aldea ordaintzeko dirurik itzuliko. Txartelak abenduaren 31n iraungiko dira.


Web edukia bistaratu

COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
500 kasu edo gehiago
300 eta 499 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2019ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.