Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Aterpeak Lasarte-Oriako Ile-apainketa eta Estetikako 1. Jardunaldia aurkeztu zuen

Aterpeak Lasarte-Oriako Ile-apainketa eta Estetikako 1. Jardunaldia aurkeztu zuen. Otsailaren 24an izango da, larunbatarekin, Kulturetxean. Jardunaldiak sarrera dohainik izango du, eta modelo-desfile batek eta zuzeneko lanek osatuko dute.

2018·02·21

Aterpeako lehendakari Ramon Ormazabalek aurkeztu zuen Lasarte-Oriako Ile-apainketa eta Estetikako 1. Jardunaldia. Otsailaren 24ko larunbatean, modelo-desfile bat eta zuzeneko lanak aurkeztuko ditu, sektoreko hainbat profesionalen eskutik. Ekitaldiak sarrera dohainik izango du, eta Kulturetxeko auditorioan egingo da 18:30ean.

Ekitaldi horretan establezimendu hauek parte hartuko dute: Marbell ile-apaindegia, Christian Estilistak, Marian Olaizola ile-apaindegia eta Ana gizonezkoen ile-apaindegia. Ile-apainketako eta estetikako zenbait profesionalek modelo-desfile bat eskainiko dute, zuzeneko emanaldiak egiteaz gain.

Jardunaldi hau posible izan dadin, beste hauek ere laguntzaile izan dira: Aritza mertzeria, Alba moda, Mabel moda, Imagine jantzi-denda, Ormazabal loradenda eta Ola enmarkazioa.

Alkatea ere prentsaurrekoan izan zen, eta oso pozik agertu zen Aterpearen ekimen berri honekin, elkarteko sektore aktiboen esparrua zabaltzen baitu. Izan ere, jardunaldi berri honetan Lasarte-Oriako profesional ugarik hartuko dute parte.

 

 

Kartela deskargatu

Kartela [pdf]