Ate irekiak Lasarte-Oriako Gaztelekuan
2018·10·25
Lehen txanda
17:00etatik 18:00etara izango da eta Gazteria Zerbitzuak, batez ere, Gaztelekuko zerbitzua erabiltzen duten edo erabiltzeko adinean (11 urtetik 17 urtera) dauden Lasarte-Oriako gazteen familiak animatu nahi ditu zerbitzua ezagutzera. Gaztelekuko instalakuntzak eta bertan egiten dituzten jarduerak ezagutzeko aukera izango dute gurasoek. Era berean, zerbitzuaren arauen, jardueren eta abarrekoen inguruan sortu litezkeen zalantza guztiak argitzen ahaleginduko dira hezitzaileak..
Bigarren txanda
18:00etatik 20:00etara bitartean izango da eta 11 eta 17 urte bitarteko gaztetxoei zuzenduta egon da. Ateak irekiko dituzte zerbitzua bertatik bertara ezagutu nahi duen edonorentzat. Gaztelekuak ikasturteari irailean ekin bazion ere, larunbatean egingo den ate irekiera festak ikasturte hasierako festa bat izan nahi du. Hori horrela, merienda bat eta ekintza bat ere antolatu da gazteentzat.
Lasarte-Oriako Gaztelekua Jaizkibel plazan dagoen udal eraikinean dago, eta ikasturte honetarako asteroko ordutegia asteartetik-igandera 17:00etatik 20:00etara izango da.
Animatu eta parte hartu irekiera festan!
COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
500 kasu edo gehiago | |
300 eta 499 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2019ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.