Asteazkeneroko kale-merkatuak partzialki irekiko du berriro zerbitzua
2020·04·27
Horrela, udalak behin-behinean ekingo dio berriro asteroko kale-merkatuan oinarrizko produktuak saltzeari, eta Loidibarrengo frontoian gehienez 14 postu jartzen utziko du. Kale-merkatura itzuliko diren postuak janariak eta edariak eskaintzen dituztenak dira. Jendearentzat irekitzeko ordutegia 9:00etatik 13:00etara izango da.
Loidibarrengo frontoira lekualdatzearen arrazoia merkatua inguru kontrolaerraz batean eskaintzea da, COVID-19aren pandemiagatik behar dituen segurtasuneko eta higieneko neurriak mantendu ahal izateko.
Postuek gutxieneko segurtasun-tartea izan beharko dute beren artean, eta mugatu egingo da barrura aldi berean sartu ahalko diren pertsonen kopurua, osasun-agintariek gomendatutako segurtasun-distantzia mantendu ahal izateko.
Hainbat gomendio egiten zaizkie kale-merkatura joango diren pertsonei:
- Denbora guztian mantentzea beste pertsonekin gutxienez metro 1eko distantzia (2 metrokoa, ahal bada).
- Eskularruak erabiltzea, eta, ahal bada, maskara.
- Bistan jarritako jeneroa ez ukitzea, betiere salgai dauden produktuak postuko langileek manipulatuko dituztelarik.
- Udaltzainen jarraibideak denbora guztian errespetatzea.
COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
500 kasu edo gehiago | |
300 eta 499 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.