Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Aste Berdea 2019: “Kutsadurarik gabeko hiri baten alde”

Agustín Valdivia ingurumeneko zinegotziak eta Vermican enpresako arduradunek 2019ko Aste Berdea aurkeztu dute, Lasarte-Oriako herritarrei airearen poluzioari lotutako arazoa ezagutzera emateko.

2019·10·02

Lasarte-Oriako Udalak, beste urte batez, Aste Berdean parte hartuko du. Urte asko daramatza ekimen horrek martxan, eta aurtengo lema Kutsadurarik gabeko hiri baten alde da.

Aurtengo Aste Berdearen helburua da Lasarte-Oriako bizilagunei airearen kutsadurarekin lotutako arazoak ezagutzera ematea eta haren kalitatearekin zerikusia duten portaera arduratsuak sustatzea, kontsumoaren arloetan eguneroko ohiturak txartatuz (murriztea, berrerabiltzea eta hondakinak birziklatzea, mugikortasun jasangarria, zarata gutxitzea, etab.).

Udalaren ingurumen-arloak beste behin ere bat egingo du publiko guztientzako jarduerak eta tailerrak antolatzearekin, zeinen artean nabarmentzen baitira ingurumen-tailerrak, hainbat lokal munizipalen auditoriak edo Instagram-eko argazkien lehiaketa.

Egunez egun, honako hau da jardueren egutegia:

Astelehenean, urriak 7:

17-19 h. Okendo plazan. Hazi-bonbak egingo ditugu, gero etxean landatu ahalko dituzunak.

Asteartean, urriak 8:

17-19 h. Okendo plazan. Diru-zorro pertsonalizatua sortu ahalko duzu tetrabrik batetik abiatuta. Horrela hondakinak murriztuko ditugu objektu berria sortuz.

Asteazkenean, urriak 9:

10-14 h. Zatoz udal-merkatura. Informazio-karpa bat ipiniko dugu, zeinetan zure landareetatik izurriteak kentzeko trikimailu naturalak irakatsiko baitizkizugu, eta erabiltzeko prest eraman ahalko dituzu!

17-19 h. Okendo plazan. Mónika la Orgánika tailerra. Haziekin eta konpostarekin ilea hazten zaion panpina bat sortuko dugu!

Ostegunean, urriak 10:

17-19 h. Kulturetxean. Mañana dokumentalaren proiekzioa: Hemendik 2100era gizateriaren parte bat desager zitekeela iragartzen zuen azterketa baten argitalpenari jarraituz, Cyril Dionek eta Mélanie Laurentek, lau laguneko lantalde batekin batera, hamar herrialdetan beren ikerketa abiatzeko asmoa hartu zuten, halako hondamendia zerk eragin lezakeen argitzeko eta, batez ere, nola saihets litekeen jakiteko. Beren bidaian, nekazaritza, energia, ekonomia, demokrazia eta hezkuntza berrasmatzen ari ziren aitzindariak ezagutu zituzten. Zenbait tokitan dagoeneko martxan dauden ekimen zehatz eta positibo horiek praktikan jarriz, eta funtzionatzen dutela erakutsiz, zuzendariak konturatzen hasi ziren nolakoa izan litekeen biharko mundua.

Ostiralean, urriak 11:

17-19 h. Okendo plazan. Material birziklatuekin egindako musika-tresnen tailerra. Etxean ditugun elementuekin euri-makila edo marakak nola sortu irakatsiko dizugu.

Larunbatean, urriak 12:

10-14 h. Okendo plazan. Material berrerabiliarekin egindako herri-kirolak eta aire garbiago baten aldeko ekintzen mural kolektiboa. Eguzki-kafea.

11-12 h. Okendo plazan. Ezagutu Lasarte-Oriako aire-kutsadura ibilbidea.

Estazioko bisita amaitutakoan Instagrameko argazki-lehiaketako saria banatuko da eta Aste Berdearen itxierako ekitaldia egingo da.

Ekitaldi puntual horiez gain, aste osoan zehar jarduerak egingo dira:

Instagrameko argazki-lehiaketa

Ekimen honek, Kutsadurarik gabeko hiri baten alde izenburupean, parte-hartzaileek airearen kutsadurarekin lotutako irudiekin egindako argitalpenak bilduko ditu. Parte hartzen duten argazkiek #LasarteOriakutsadurarikgabe hashtagarekin etiketatu beharko dute argitalpen publikoa. Astearen amaieran Atsegin dut gehien izan duen argazkiaren egileari Lasarte-Oriako herriko dendetan produktuak erosteko bonua emango zaio, 100 euroren baliokoa.

Lokal munizipaletan auditoriak egitea

Auditoriak egingo dira hainbat egoitzatan eta lehen hezkuntzako ikastetxeetan. Ingurumenaren auditoria horien bidez, hondakinen prebentzioarekin eta kudeaketarekin eta energiaren edo uraren kontsumoarekin erlazionatutako praktika onak detektatuko dira, bai halaber eraikin bakoitzaren ingurumenezko kudeaketa hobetzeko etorkizunean aplika litezkeen neurriak.

Aste Berdea photocalla eta ingurumenari buruzko jardueren erakusketa.

Aurreko edizioetan egindako ingurumenezko jardueren erakusketa eta photocalla aurkitu ahalko duzu kaleko jarduera guztietan.

Vermicaneko arduradun Adur Campo ere prentsaurrekoan zen, enpresa horri esleitu baitzaio jardueren antolaketa. Ekitaldien kostua 6.487,50 eurokoa izan da.


Web edukia bistaratu

COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
500 kasu edo gehiago
300 eta 499 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2019ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.