Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Askatasuna Parkeak parte-hartzezko prozesua izango du aurki

Lasarte-Oriako Udalak Emun Kooperatiba Elkarteari adjudikatu dio Askatasuna Parkearen etorkizunari buruz parte-hartzezko prozesua egiteko lana. Prozesuaren kostua 9.293 eurokoa izango da.

2018·03·01

Oraingo Askatasuna Parkean egin litezkeen aldaketak aztertuko dituen adjudikazio honekin, Udalbatzarraren proposamen bat betetzeaz gain, Lasarte-Oriako herritarren kezka garrantzitsu bati ere erantzuten zaio.

Parte-hartzezko prozesuak parkearen oraingo diseinua analizatuko du, eta planteatzen zaizkion erabilera-beharren araberako aldaketak egitea proposatuko du. Helburua da parke honek, hain zentrala izanik, ahal den neurrian jaso ditzala egiten diren proposamenak, betiere Eusko Jaurlaritzak bere garaian ezarri zuen babes-planaren eskakizunak errespetatuz.


Web edukia bistaratu

COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
500 kasu edo gehiago
300 eta 499 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2019ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.