Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Argitu Taillerrak

Argindarraren kontsumoen informazio egokia eskuratu eta kontrolatzeko saio praktikoak Lasarte-Orian

2019·10·28

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetarako Departamentuak, Lasarte-Oriako Udalarekin elkarlanean, Gipuzkoa Argitu programaren baitan, elektrizitate-kontsumoari buruzko datua ezagutzeko eskubidea praktikan jarri eta hortik abiatuz erabaki egokiak hartzeko balio duten doako tailerra antolatu du urriaren 30ean, arratsaldeko 6tan, Villa Mirentxun.

Tailer praktikoan parte hartu nahi duten herritarrek, urriaren 28a baino lehen izena ematea beharrezkoa da, saioak aurrera egiteko ezinbestekoa baita aldez aurretik ikasle- kopurua ezagutzea. Horretarako, honako bideak erabil daitezke:

  • Posta elektronikoa bidaltzea ondorengo helbidera: edurne@izadi21.eus
  • Honako telefono zenbakira deitzea: 628-532-303 (astelehenetik ostiralera, 9:00tatik 17:00etara)
  • Beharrezkoa da gutxienez 5 laguneko taldea osatzea.
  • Informazio osagarria: www.gipuzkoaingurumena.eus/eu/argitu

Aurrekoaz gain, Lasart-Oriako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean, beste 2 tailer antolatu ditu:

  • Azaroaren 27an: Energia-eraginkortasunari buruzko tailerra (18:30tan Villa Mirentxun)
  • Abenduaren 4an: Etxean energia berriztagarriak ezartzeari buruzko tailerrak (18:30tan Villa Mirentxun)

Tailer hauek Gipuzkoa Argitu izeneko programaren baitan kokatzen dira eta bere helburua Gipuzkoako sektore ezberdinei (etxebizitzak, merkataritza, enpresa txikiak, etab.) energiaren kontsumoaren murrizketa lortzea eta eraginkortasuna handitzea da, modu erraz batean. Horretarako, Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Foru Departamentuak baliabide-multzo bat jartzen du lurraldeko eragile ezberdinen eskura; hala nola, aurrez aurreko prestakuntza-saioak, on-line tutorialak, energiaren kontsumoa gutxitzeko eta eraginkortasuna handitzeko gidak, Gipuzkoa Argitu programaren web gunea, eta abar.


Web edukia bistaratu

COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
500 kasu edo gehiago
300 eta 499 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2019ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.