Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Argitu Tailerren aurkezpena

Lasarte-Orian dira Gipuzkoa Argitu programako aurrez aurreko tailerrak, etxebizitzetako energiaren aurrezteari, eraginkortasunari eta energía berriztagarriei buruzkoak

2019·10·30

Jose Ignacio Asensio Ingurumeneko diputatuak, Agustín Valdivia Ingurumeneko Lasarte-Oriako zinegotziarekin batera, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamentuak zuzendutako Gipuzkoa Argitu programako tailerrak aurkeztu ditu Lasarte-Oriako Udalarekin elkarlanean.

Honen helburua da energiaren, eta bereziki elektrizitatearen, kontsumoaren murrizketa sustatzea era erraz eta soil batean, etxebizitza, komertzio eta empresa txikientzako abian jarritako baliabideen bitartez. Jomuga du eraginkortasun energetikoa areagotzea eta zaurgarritasun nahiz pobrezia energetikoaren prebentzioa eta murrizketa lortzea, eta baita energía berriztagarriak sustatzea ere.

Horrela, herritarrentzako informazioa indartuko du kontsumitzaileak heziko dituzten tailerren bitartez non ezagutzera emango diren bere kontsumoaren, potentziaren eta tarifaren inguruko datuak.

Tailerrak Lasarte-Oriako Villa Mirentxun izango dira, urriaren 30ean, azaroaren 27an eta abenduaren 4an arratsaldeko 18:30etan. Tailer horietan Gipuzkoa Argitu programaren web orrian argitaratu diren tutorialak praktikan jarriko dira (www.argitu.eus). Tutorial horietan gure kontsumo datuak ezagutzeko jarraitu beharreko pausoak zehazten dira (zenbat kontsumitu dugun eta noiz egin diren kontsumorik handienak). Hori guztia ezinbestekoa da kontsumoak murrizteko, aplikatzen diguten tarifa egokitzeko, eta egiaztatzeko ea kontratatutako potentzia egokia den.

Argitu proiektu pilotua 2015. Urtean abiatu zen, eta, hari esker, 400 familiak ezagutu zuten beren etxebizitzetako argindar kontsumoaren eguneroko kurba; hala, aukera izan zuten jokatzeko, aurrezpen energetikoko neurriak hartuz eta beren kontratu elektrikoa optimizatuz. Programa pilotuaren emaitzak esanguratsuak izan ziren, zeren eta etxebizitzek %6 inguru murriztu baitzuten beren argindar kontsumoa ekimenak iraun zuen urtean zehar.


Web edukia bistaratu

COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
400 kasu edo gehiago
300 eta 399 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.