Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Areto futbola txapelketan izena emateko epea zabalik dago

Dagoeneko zabalik dago izena emateko epea udalerriko mutilen areto futbola txapelketaren edizio berrian parte hartu nahi duten taldeentzat. Udala Sportmadness enpresaren lankidetzarekin izango da txapelketa antolatzearen arduraduna.

2018·10·04

Izen emateak online egin behar dira, urriaren 19a bitartean, ondoko helbidean: www.leverade.com/manager/sportmadness .

Aurreko urtean egin zen moduan, txapelketa kudeatzeko (egutegia, ordutegiak, emaitzak, sailkapenak…) aplikazio informatiko bat erabiliko da, eta beronek app ireki bat izango du, sakelako telefonotik kontsultak egiteko aukera emango duena. Erreminta honi esker txapelketan gertatzen denaren jarraipena gertaeraren une berean egin ahal izango da.

Gehienez 14 talde izango dira (izen ematearen hurrenkera errespetatuko da), jokalarien gutxieneko adina 16 urte izango da (2002an jaioak); izen ematearen prezioa 439,00 euro da eta deskontuak izateko aukera dago.

Txapelketa udal kirol guneko pista irekian jokatuko da.


Web edukia bistaratu

COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
500 kasu edo gehiago
300 eta 499 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2019ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.