Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Ardo-dasta Lasarte-Orian

Café-Bar Buenetxea, Eguzki Taberna, Zubieta Taberna eta Viña del Mar Kafetegia ardo-dasta egingo dute martxoaren 9tik 12ra

2020·03·04

Café-Bar Buenetxea tabernako Yolanda Palomaresek, Aterpearen izenean, eta harekin batera Nuria Fernández sozioekonomiako zinegotziak, aipatutako lau establezimenduetan martxoaren 9tik 12ra egingo den ardo-dasta aurkeztu zuten.

Palomaresek lasarteoriatarrei upeltegi ezberdinetako hainbat ardo dastatzeko aukera emango dien jarduera zehaztu zuen

Parte hartzeko, taberna bakoitzean izena eman beharko da, 7 euro ordainduta. Inskripzioak egunean bertan ere egin ahalko dira, betiere plaza librerik geratzen bada, gogorarazi behar baita 20-25 pertsonara mugatuak direla, taberna bakoitzaren arabera.

Dastaketak 19:00etatik 21:00etara bitartean egingo dira, eta hauexek izango dira.

  • Martxoaren 9an, Buenetxea kafe-tabernan: Rioja Vega upeltegia;
  • Martxoaren 10ean, Eguzki Tabernan: Ramón Bilbao upeltegia;
  • Martxoaren 11ean, Zubieta Tabernan: Ardo zurien dastatzea;
  • Martxoaren 12an, Viña del Mar Kafetegian: Bodegas Riojanas upeltegia;

Web edukia bistaratu

COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
400 kasu edo gehiago
300 eta 399 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.