Ardo-dasta Lasarte-Orian
2019·03·11
Café-Bar Buenetxea tabernako Yolanda Palomaresek, Aterpearen izenean, eta harekin batera Jesus Zaballos Lasarte-Oriako alkateak eta Nuria Fernández sozioekonomiako zinegotziak, aipatutako bost establezimenduetan martxoaren 13tik 28ra egingo den ardo-dasta aurkeztu zuten.
Palomaresek eskerrak eman zizkion Udalari Lasarte-Orian bizi, Lasarte-Orian erosi fidelizatzeko programan kolaboratzeagatik, eta lasarteoriatarrei hainbat ardo dastatzeko aukera emango dien jarduera zehaztu zuen: bost upeltegi ezberdinetako ardo beltzak, zuriak, gorriak eta erreserbak izango dira, baita cavak ere.
Dastaketa bakoitzera upeltegiko enologo bat joango da, eta hark esplikatuko du ardoa nola egiten den, mahatsa nola biltzen den, ardo bakoitzak zein mahats-mota daraman, zenbat denbora egoten den barrikan eta botilan... Horrela, ardoak sortzeko prozesua modu zuzenagoan eta erakargarriagoan ezagutu ahalko dugu.
Parte hartzeko, taberna bakoitzean izena eman beharko da, 7 euro ordainduta. Inskripzioak egunean bertan ere egin ahalko dira, betiere plaza librerik geratzen bada, gogorarazi behar baita 22-25 pertsonara mugatuak direla, taberna bakoitzaren arabera.
Dastaketak 19:00etatik 21:00etara bitartean egingo dira, eta hauexek izango dira.
- Martxoaren 13an, Buenetxea kafe-tabernan: Olarra upeltegia;
- Martxoaren 20an, Isla Plaza ardotekan: Ignacio Marín upeltegia;
- Martxoaren 21ean, Txartel kafetegian: Félix Lorenzo Cachazo upeltegia;
- Martxoaren 26an, Eguzki tabernan: Ramón Bilbao-Goñi upeltegia;
- Martxoaren 28an, Primeran tabernan: Ondarre upeltegia.
COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
500 kasu edo gehiago | |
300 eta 499 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2019ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.