Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Apokalipsi zonbi batek zeharkatuko du Lasarte-Oria urriaren 6ko gauean

Badator Lasarte-Oriako 2. Survival Zombie rol-jokoa, Lasarte-Oriara iristen den apokalipsi zonbi bati buruzkoa. 1.000 parte-hartzaile baino gehiago izatea espero da, bizirik ateratakoak eta zonbiak tarteko. Aurtengoan, udalak 100 sarrera zozkatuko ditu.

2018·09·12

Iazko edizioaren arrakasta ikusita, Lasarte-Oriako alkateak, Jesus Zaballosek, esan zuen herritarrak beste Survival Zombie bat erreklamatzen ari zirela gure herrian, Euskadin egiten den leku bakarrean. Gaur egungo gobernu-ekipotik planteatzen dena da gazteei aisialdirako alternatibak eskaini behar zaizkiela, eta honako hau adibide argia zela. Gutxienez 1.000 parte-hartzaile espero dira, eta horrek erakusten du Lasarte-Oriako merkataritzarako eta ostalaritzarako ere ebentu garrantzitsua izango dela. Eta bukatzeko, herritarrak izena ematera animatu zituen, berak dagoeneko emana duen moduan.

Gazteriako zinegotziak, Txus Alonsok, berritasun gisa iragarri zuen ezen Lasarte-Orian erroldatuta dauden pertsonek, 15 eta 30 urte bitarteko adina badute, Gaztelekuan izena eman dezaketela irailaren 18ra arte, asteartetik igandera eta 12:30etik 20:00etara bitartean, doako 100 sarreraren zozketan parte hartzeko. Zozketa irailaren 21ean, 18:00eta, egingo da Gaztelekuko areto polibalentean.

Gogorarazi zuen enpresarekin 5 euroko deskontua adostu dela oinarrizko prezioaren gainean, Lasarte-Orian erroldatuta dauden eta 15-30 urte bitartekoak diren pertsonentzat. Zera azpimarratu du, ebentuaren egunean errolda-ziurtagiria eta DNIa aurkeztu behar direla, deskonturako aukera izateko.

Survival Zombie-aren kostua 8.000 eurokoa izango da, eta Gazteria eta Sozioekonomia departamentuek finantzatuko dute.

Informazioa eta sarreren salmenta eskura duzue enpresa antolatzailearen WEBean:

http://survivalzombie.es/survival/lasarte-oria

WRG enpresa antolatzaileko Juan Manuel Pérezek eskerrak eman ditu erakutsitako interesagatik eta eman zaien aukeragatik ebentu hau euskal lurraldean berriz egiteko. Juan Manuel Pérezek azaldu du ebentuan zehar parte-hartzaile desberdinak egongo direla: bizirik ateratakoak eta zonbiak. Bizirik ateratakoek zapi berde bat eramango dute lepoan eta hainbat proba gainditu beharko dituzte jakiteko zergatik erasan duen Lasarte-Oria zonbi izurrite batek. Lepoko zapia galtzen badute, zonbi izatera pasako dira, eta behin makilatutakoan, zapi gorri bat eramango dute.

Lepoko zapi horia daramaten hainbat zonbik, monitore gisa ariko diren aktore profesionalak direnek, zonbi taldeak gidatuko dituzte eta topatzen duten edonor kutsatzen saiatuko dira.

Hasierako puntuan txertoak eskuratzeko aukera egongo da, kutsatutako pertsonak zonbi bihur daitezen saihesteko.

Beste berritasun bat izango da check-ina eta egoitza zentrala Loidibarren frontoian egongo dela, Maialen Chourraut kiroldegi munizipalaren ondoan. Jarduera 23:00etan hasiko da Okendo plazan, eta handik zabalduko da infekzioa goizeko 5:00etara bitartean, orduan jakingo baita trama nola amaitzen den eta nortzuk diren irabazleak.

Pérezek azaldu zuenez, tokian tokiko usadioetan oinarritzen dira ebentuaren trama girotzeko, baina ez zutela jakitera eman jakin-min handiagoa sortzeko. Oraingo honetan, euskal mitologiako Gaueko pertsonaiak tramaren amaieran funtsezko papera izaten jarraituko du.

WRG enpresak sei urteko eskarmentua du rol-jokoan oinarritutako ebentuak antolatzen, eta zonbiekin lotutako gaia da arrakastatsuenetakoa, dagoeneko 200 ebentu baino antolatu baitituzte. Beste herrialde batzuetan ere ibiliak dira, hala nola Mexikon, Perun eta Kolonbian, eta Europar Batasuneko beste herrialde batzuetara jauzi egiteko asmotan dira.

Sarreren prezioa une honetan 22 eurokoa da, bizirik ateratako gisa aritzeko (Lasarte-Orian erroldatutako 15-30 urte bitarteko gazteentzat, 17 euro). Enpresako profesionalek makilatutako zonbi gisa aritzeko, 15 eta 10 eurokoa da prezioa. Denborak aurrera egin ahala, prezioak garestitu egingo dira. Gogoan izan adin txikikoek beren tutoreen baimena eraman beharko dutela berekin.