Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Apirilaren 28an BMW Lurauto BTT Lasarte-Oria bizikleta-lasterketa egingo da

BMW Lurauto BTT Lasarte-Oria lasterketa apirilaren 28ko igande goizean egingo da, abiera Okendo Plazan 9:30ean izango delarik eta iritsiera 3tik 5era ordu geroago, hautatutako mailaren arabera

2019·04·22

Lasarte-Oriako alkateak Patxi Larrearekin (Fly Group taldeko kirol-zuzendaria) eta Jorge Espinosarekin (BMW Lurautoko salmenta-osteko arduraduna) batera aurkeztu du Andatza eta Buruntzaldea mendi-bizikletaz zeharkatuko dituen lasterketa, Saiatuz-ekin batera antolatua.

Aurtengo edizioan, dagoeneko 400 baino gehiago daude inskribatuta, nahiz eta 500 baino gehiago izatea espero den. Berrikuntza gisa, kronoeskaladako tarte bat izango du. 12. eta 16. kilometroen artean izango da, Andatzako igoeran, eta 384 metroko desnibela izango du. Zeharkaldia publiko guztientzat pentsatua dago, hiru maila izango baititu:

  • Amateurra: 29 km eta 1.080 metroko desnibela
  • Goi-maila: 38 km eta 1.400 metroko desnibela
  • Pro maila: 48 km eta 1.780 metroko desnibela

Inskribatutako bakoitzak probako egunean bertan hautatu ahalko du zein mailatan aritu nahi duen, baina lehenbiziko anoa-posturaino, 21. kilometroan kokatua, parte-hartzaile guztiek ibilbide bera osatuko dute. Bizikleta elektrikoarekin ere parte har daiteke.

Kuriositate moduan, emakumezkoen nahiz gizonezkoen kategorian, sailkapen bat ez da adinka izango, egoera familiarraren arabera baizik: ezkongabeak, bananduak, haur batekoak, bikoak ... eta sari erakargarriak egongo dira emakume eta gizonenentzat.

Inskripzioaren prezioa 20,50 euro da federatuentzat eta 23,50 euro federatu gabeentzat, baina nabarmendu behar da lehenbiziko 500 inskribatuek Spiuk motxila bat jasoko dutela opari, 20 euro baino gehiagoan baloratua.

Amaitutakoan, parte-hartzaileek eta haien laguntzaileek txistorrada eder batez gozatzeko aukera izango dute (Patxi Larrañagak eskainia), Amstel garagardoarekin batera.

Inskripzioak webgune honetan egin daitezke: www.bttlasarteoria.com/eu. Eskakizun bakarra probako egunean hamabi urte beteta edukitzea da.