Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Apirilak 25, lurpeko zabor-edukiontziei buruzko herri-galdeketa

Apirilaren 25ean, Lasarte-Orian egingo da lehen herri-galdeketa, eta, bertan, gaur egungo lurpeko edukiontziekin zer egin galdetuko zaie herritarrei

2021·04·25

Lasarte-Oriako Herritarren Parte-hartze jardunaldiaren jarraipena

  EMANDAKOAK % BALIOGABEA % ZURIA % MANTENDU % EZABATU %
Kultur Etxea 209 16,61 1 0,08 0 0,00 78 37,50 130 62,50
Gazteleku 249 19,79 0 0,00 0 0,00 113 45,38 136 54,62
Villa_Mirentxu 231 18,36 0 0,00 0 0,00 121 52,38 110 47,62
Basaundi 103 8,19 0 0,00 0 0,00 41 39,81 62 60,19
Udaletxea 373 29,65 2 0,16 1 0,27 160 43,13 210 56,60

Pabiloia

93 7,39 0 0,00 0 0,00 30 41,94 54 58,06
Guztira 1258 7,88 3 0,24 1 0,08 552 43,98 702 55,94
ORDUA EMANDAKO BOTOAK %
12:00 etan 303 1,90%
14:00 etan 817 5,12%
18:00 etan 999 6,26%
20:00 etan 1258 7,88%

 

Agustin Valdivia alkateak, Nagore Duran Herritarren Partaidetzarako zinegotziarekin batera, Lasarte-Orian egingo den lehen herri-galdeketa aurkeztu zuten. Apirilaren 25ean izango da, eta lurpeko edukiontziei buruzko kontsulta egingo da bertan.

Edukiontzi horien egungo egoera dela eta, esku hartze erabakior bat egin behar da, tajuz mantentzeko, Udalak urteko mantentze-lanen kostua bere gain hartuz, edo bestela, edukiontziak ezabatzeko. Ezabatuz gero, hiri-hondakinak biltzeko edukiontzi guztiak lurrazalean jarriko dira.

Udalak badaki eztabaida irekia dagoela herritarren artean erabili beharreko kudeaketa-eredurik onenari buruz, eta pentsatu du Lasarte-Orian egingo den lehenengo herri-kontsultan herritarroi hitza emateko unea dela.

Prozesu hau 2019an hasi zen, Elhuyar enpresak kudeatutako informazio-hitzaldi batzuekin, udalerriko auzoetan zehar, lurperatuen alde on eta txarrei buruz. Hitzaldi horietan, herritarrek planteatutako iritziak jaso ziren. Pandemiaren ondorioz, geldiarazi behar izan zen prozesua orain jarraitzen da kontsultarekin apirilaren 25ean.

Valdiviak eta Duranek botoa ematera joateko deia egin zuten, eta gogorarazi zuten kontsultaren emaitza loteslea izango dela, baldin eta gutxienez apirilaren 18an erroldatutako pertsonen %30ek bozkatzen badute.

Aste honetan, azalpen-liburuxka bat banatu da postontzietan, eta beherago deskarga daiteke.

NOIZ DA HERRI-GALDEKETA?

Apirilaren 25ean, igandean.

Ordutegia:

  • 10:00etatik 14:etara
  • 16:00etatik 20:00etara

NON BOZKATU DAITEKE?

Botoa horretarako prestatutako edozein mahaitan eman daiteke, edozein auzotan bizi dela ere.

  • Udaletxean
  • Kultur Etxean
  • Villa Mirentxun
  • Pabiloian
  • Gaztelekuan
  • Basaundiko bulegoan

NORK PARTE HAR DEZAKE?

Bozketaren unean Lasarte-Orian erroldatuta dauden 18 urtetik gorako pertsonak apirilaren 18an; orduan itxiko da errolda kontsultan parte hartu ahal izateko.

ZER BOZKATZEN DA?

Galdera erraza da:

Zer egin behar du Udalak egungo lurpeko edukiontziekin?

  • Mantendu
  • Ezabatu

Bozkatzeko leku bakoitzean, kabina bat egongo da, eta bertan aurkituko ditugu boto-paperak erantzun desberdinekin. Aukeratutakoa gutun-azal batean sartuko dugu, eta, ondoren, hautestontzian utziko dugu.

Garrantzitsua da kontuan hartzea bozkatzen dena lurpeko edukiontzien egungo egoera dela. Hau da, emaitza, adibidez, horiek mantentzea balitz, orain daudenak mantenduko lirateke, eta ez lirateke lurperatu berriak jarriko jada lurrazalean edukiontziak dauden lekuan.

Azkenik, gogorarazi behar da nahitaezkoa dela maskara erabiltzea, mahaietan gel hidroalkoholikoa egongo dela eta segurtasun-distantziak mantendu behar direla.
 

Deskargatu

Liburuxka [pdf]

 

Web edukia bistaratu

COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
400 kasu edo gehiago
300 eta 399 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.