Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Apelliduak abizen bihurtzea oso erraza da orain

Gaztelaniaz idazten ditugun abizen askok badute euskarazko ordaina. García, Arregui, Gil, Gurruchaga, González, adibidez, euskarazko grafiarekin jar daitezke Bake-epaitegian bertan.

2019·03·23

Gaztelaniaz idazten ditugun abizen askok badute euskarazko ordaina. Euskaraz jarri nahi dituztenek nola egin dezaketen ezagutarazteko ekimena jarri dute martxan aurten ere Buruntzaldeko Udalek. García, Arregui, Gil, Gurruchaga, González, eta horiek bezalako ehunka deitura euskarazko grafiaz idatzita nahi dituenak oso erraz egin dezake orain. Bi tokitara bakarrik joan beharko du: Udaletxera eta Bake Epaitegira. Donostian jaiotakoa baldin bada, gainera, Donostiako Erregistro Zibilera ere joan beharko du.

Hiru agiri eskuratu behar dira: errolda-agiria, Udaletxean bertan eskatu behar dena,  jaiotagiri ofiziala, jaioterriko Bake Epaitegian eskuratu behar dena, eta NANren fotokopia,  Ezkonduek edo seme-alabak dituztenek familia-liburua ere eraman behar dute. Hori da guztia. Agiri horiek herriko Bake Epaitegira eramatea nahikoa da, eta horrekin han bertan egingo dute abizenaren aldaketa. Oso tramite sinplea da egin beharrekoa.

Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbilgo Udalek euskararen arloan elkarrekin aurrera eramaten dituzten ekintzetariko bat da ekimen hau, eta tokian tokiko bake-epaitegiekin lankidetzan egingo dute. Badira urte batzuk martxan jarri zela, eta dozenaka herritarrek utzi diote urteotan García, Arregui, Gil, Gurruchaga, gonzález izateari Gartzia, Arregi, Xil, Gurrutxaga eta Gontzalitz  izatera pasatzeko. Hala nahi duenak oso erraz egin dezake. Norberaren esku dago.

Informazio gehiago behar izanez gero: Euskera-zerbitzua 943 376 184 eta Bake-epaitegia 943 37 629