Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Antonio Olideni omenaldia

Joan den igandean Antonio Olideni omenaldia egin zioten Kultur Etxean eta "Ziaboga" dokumentala proiektatu zen

2020·12·15

Ekitaldia Agustin Valdiviak (Lasarte-Oriako alkatea), David Udakiolak (Michelin fabrikako zuzendaria), Iñaki Pinedok (dokumentalaren zuzendaria) eta Angel Obregonek (dokumentalaren dokumentazioaren arduraduna eta arraunlaria) aurkeztu zuten, eta bertan izan ziren Antonio Oliden bera, 94 urtekoa, eta 1969 eta 1973 urteetan Kontxako Bandera lortu zuten tripulazioko kide batzuk.

Antonio Oliden Orion jaio zen, baina Lasarte-Orian bizi da duela urte asko. Orioko Ortzaika auzoko arraunlari saga batetik dator eta hiru anaiekin batera, Inazio, Batista eta Alejandrorekin, 33 Kontxako Bandera eskuratu dituzte, baina ez dira lortu dituzten sari bakarrak.

Lasarte-Michelingo traineruko entrenatzaile-arraunlari eta patroiak Kontxako Bandera lortu zuen 1969 eta 1973 urteetan. Hala ere, aurretik Kontxako beste 9 bandera lortuak zituen beste tripulazio batzuekin.

Ez dago zalantzarik Antoniok merezi zuela errekonozimendu hau. Izan ere, Lasarte-Oriaren parte-hartze labur baina garrantzitsu baten parte izan zen, hain gurea den arraunaren kirol-historian.

Oroitzapenezko plaka bat eman zitzaion, Lasarte-Michelin traineruan Michelin S.D.C. arraun sailean egindako lana eskertzeko.

Tripulazioko kideek ere oroigarri bat jaso zuten, beraiek edo senideek jaso zutena, zoritxarrez batzuk hil egin baitira.

Omenaldiaren ondoren, "Ziaboga" dokumentala proiektatu zen, Kantauri itsasoko arraunaren munduarekin lotura handia duten pertsonen testigantzak jasotzen ditu. baina batez ere, joan den mendeko 40ko hamarkadatik gaur egun arte doanari erreparatzen dio eta Antonio Olidenek testigantza oso zentzuduna ematen du.

Gipuzkoako arraunarekin lotutako lekukotasunen artean, Jose Luis Korta, Jon Salsamendi, Andrea Oubiña, Ohian Gozategi eta Joxemi Elduaien daude. Donostiak eta Kontxako banderak ere presentzia handia izan dute urteetan zehar.

Soinu-bandan, besteak beste, Gipuzkoako hainbat musikari, Gorka Hermosa akordeoilari eta konpositore ospetsua, Aitor Furundarena eta Tadusak taldea arituko dira.

Proiekzioa amaitzean, solasaldi bat egin zen, eta Iñaki Pinedok, Angel Obregonek eta Jose Luis Kortak parte hartu zuten. Bertan, pasadizoak kontatu zituzten, arraunaren munduari buruzko beren ikuspegia eskaini zuten eta bertaratutakoen galderei erantzun zieten.


Web edukia bistaratu

COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
500 kasu edo gehiago
300 eta 499 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2019ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.