Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Antonio Mercero Museo Birtuala errealitatea da www.antoniomercero.eus webean

Lasarte-Oriako Udalak dagoeneko amaitu ditu Antonio Mercero Museo Birtualaren lanak, eta webgune horretatik, www.antoniomercero.eus, zinemagile lasarteoriatarraren obraren zaleek eta adituek haren biografia eta haren obra digitalizatua eskuratzeko aukera izango dute.

2019·06·13

Lasarte-Oriako Udalak dagoeneko amaitu ditu Antonio Mercero Museo Birtualaren lanak, eta webgune horretatik, www.antoniomercero.eus, zinemagile lasarteoriatarraren obraren zaleek eta adituek haren biografia eta haren obra digitalizatua eskuratzeko aukera izango dute.

Jesus Zaballos Lasarte-Oriako alkateak aurkeztu du www.antoniomercero.eus webgunea, gure lasarteoriatar ospetsuenetariko bati egindako aitormen merezia izan nahi duena: Antonio Mercero. Ekitaldian izan ziren Denis Itxaso kulturako diputatua eta Merceroren senitartekoak.

Alkatea pozik agertu zen Antonio Mercerorekin, haren familiarekin eta haren legatuarekin hartutako konpromisoa bete ahal izateaz: Antonio Mercero Museo Birtuala martxan jartzea, mundu guztiaren eskueran jarriz haren pertsonari eta haren obrari buruzko ibilbidea, ahalik eta osatuena, oso zabala eta askotarikoa baita.

Zaballosek aitortu zuenez, lan konplexua eta garestia, ez eta zailtasunik gabekoa ere, eta inbertsio garrantzitsuena haren obra guztia biltzea eta digitalizatzea izan da.

Bere mintzaldia amaitzeko, alkateak eskerrak eman zizkien urte hauetan Kulturako Departamentuko arduradun tekniko eta politikoak izan direnei, Enrique Forondari eta Iametzari, Denis Itxaso kulturako diputatuari, eta bereziki Antonio Merceroren familiari, gure herriarentzat hain garrantzitsua den proiektu honekin hartu duten lanagatik eta konpromisoagatik.

Bestalde, Denis Itxasok, kulturako diputatuak, zeinen departamentuak 50.000 eurorekin finantzatu baitu proiektuaren azken fasea, gogorarazi zuen Antonio Mercero hildakoan alkatearen deia jaso zuela Aldundiaren lankidetza eskatuz haren obraren ondare immateriala jasoko zuen webgune hau egiteko.

Itxasok Antonio Merceroren lana nabarmendu zuen, zeren gizon hark, hizkuntza laua eta zuzena erabiliz, ez ordea sakontasunik, ausardiarik eta konpromiso sozialik gabea, gizarte-espektro handien artean popularizatu baitzuen generoa.

Kulturako diputatuak webgune hau ondare immaterialaren sarean zintzilikatzeko konpromisoa hartu zuen, horren bidez Gipuzkoako Foru Aldundiak ondare hori atxiki eta ezagutzera eman nahi baitu. Azkenik, Mercero bezalako pertsonen lana eskertu zuen, Gipuzkoa aberatsagoa, pluralagoa eta dibertsoagoa egiten baitute.

Kulturako diputatuaren hitzen ondotik, Antonio Mercero Museo Birtualaren aurkezpeneko bideoa eman zen ikustera, eta hura amaitutakoan www.antoniomercero.eus webgunearen funtzionamenduaren eta edukien erakusketa bat egin zen.

Ekitaldia amaitzeko, Lasarte-Oriako alkateak Antonio Merceroren alargunak bidalitako gutun bat irakurri zuen, bera ezin izan baitzen ekitaldira etorri. Gutunean bere esker ona agertzen zien udalari eta bere senarraren aitormenezko museo birtual hau martxan jartzen lagundu duten entitate eta pertsona guztiei.

Antonio Mercero Museo Birtualerako egindako lan guztien kostu osoa 107.445 eurokoa izan da.

Urtea

Deskribapena

Enpresa

Euro

2009

Antonio Mercero Museoa esparrurako proiektua 1. fasea / Desarrollo del proyecto Museo Antonio Mercero 1ª fase

Hurbil Kulturgaiak

20.880

2010

Digitalizazioa, informazioa, sailkapena Antonio Mercero buruzko materiala 2. fasea / digitalización, informatización y clasificación del material sobre Antonio Mercero, 2ª fase

Hurbil Kulturgaiak

21.240

2015

Antonio Mercerori buruz jaso eta ekoiztutako materiala Cdak 3. fasea / Recepción y producción del material sobre Antonio Mercero en Cds

Hurbil Kulturgaiak

21.780

2018

Antonio Mercero Museo Birtuala diseinatzeko egiteko eta ezartzeko zerbitzua./ Diseño, ejecución y puesta en marcha del servicio del Museo Virtual Antonio Mercero

Iametza Interaktiboa S.L.

43.545

 

 

GUZTIRA

107.445