Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Alkateak normaltasun berria delako honetan erne egoten jarraitzeko deia egin du

“Normaltasun berria" delakoa etortzearekin eta udaletxea irekitzearekin batera, COVID-19aren aurkako borrokan erne egoten jarraitzeko deia egin du alkateak. Osasunari buruzko gomendioak jarraitzearen garrantzia azpimarratu du, hala nola maskara erabiltzea, 1,5 metroko distantzia soziala mantentzea eta eskuak maiz garbitzea

2020·06·24

Lasarte-Oriako alkate Agustin Valdiviak iragarri duenez, gure herrira normaltasun berria iristearekin batera, udaletxea dagoeneko irekita dago jendeari harrera egiteko. Pixkanaka parkeak, haur-parkeak eta udalaren zerbitzu kulturalak, kirolekoak eta sozialak irekiz joan ahala, guztiak ere txertoa lortu artean gidatuko gaituzten arau berrietara egokituta, herritarrak jadanik sar daitezke udaletxera.

Alkateak, hala ere, nabarmendu zuen udaletxean edozein tramitazio presentzial egiteko aldez aurreko hitzordua beharko dela, eta zita horrek adieraziko diola herritarrari zein ordutan eta egunetan sartu ahalko den udaletxeko bulegoetara. Horregatik, udaletxean tramitazioren bat egin behar duenak zuzenean deitu behar du zerbitzura edo telefono zentralera (943/376055), behar duen hitzordua erreserbatzeko.

Valdiviak Lasarte-Oriako herritar guztiak zoriondu nahi izan ditu 100 egun baino gehiagoko alarma-egoera honetan zehar izan duten portaerarengatik, denbora horretan konfinatuta bizi behar izan baitugu eta gure mugimenduak oso mugatuak geratu baitira. Instituzioetatik pozik agertu behar dugu herritarren eredugarritasunagatik. Eta pandemia horren aurkako borrokan frontean aritu diren pertsona guztiak gogoratu behar ditugu, aitormen berezia eginez osasun-arloko langileak, arreta sozialekoak, poliziak eta boluntarioak.

Gure bizimodua oso baldintzatuta egongo da harik eta zientziak birusaren kontrako txerto efikaz bat lortzen duen arte. Lan egiteko, erosketak egiteko, harremanak izateko eta aisialdiaz gozatzeko dugun moduak —azken batean, gure eguneroko bizitzak— aldatu egin behar du osasun-gomendioak betetzeko. Izan ere, gomendio horiek, oso gogorrak iruditzen bazaizkigu ere, bizi asko salbatu dituzte.

Higiene pertsonaleko ohiturak errekuperatu behar ditugu, hala nola eskuak maiz garbitzea, xumeak baina oso efikazak baitira birusaren kontra. Beharrezkoa edo nahitaezkoa den guztietan maskara erabiltzera ohitu behar dugu. Eta ahal den guztietan 1,5 metroko distantzia mantentzeko gai izan behar dugu. Zalantzarik ez dut gure familia eta adiskideak berriz ere besarkatuko ditugula, pandemiaren aurretik egin ohi genuen bezala.

Alarma-egoera amaituta ikustea pozgarria dela adierazi ondoren, alkateak erne egoten jarraitzeko eskatu die herritarrei, birusak hemen jarraitzen baitu, gure herriko kale eta plazetan. Izan ere, ikusten ari garen bezala, agerraldi txikiak eragiten ari da, eta, kontrolatu ezean, berriz ere kontrolik gabeko epidemiako egoerara eraman gaitzakete. Tristea da ikustea pertsona batzuek ez dituztela osasun-gomendioak betetzen edo kontrolik gabeko festak egiten dituztela, hainbeste jenderen ahalegina arriskuan jarriz. Ahalegin handiegia egin dugu, orain berriro abierako puntura itzultzeko.

Egia da bidean gauza asko galdu ditugula. Gure kaleetako festa-jarduera eta soziala ia gelditu egin da, eta gure San Pedro jai maiteak eta auzoetako jaiak bertan behera utzi behar izan dira. Herritar askori oso kaltetua geratu zaien beren egoera ekonomikoa. Eta, batez ere, adiskideen eta familiartekoen biziak galdu ditugu epidemia honen erruz, edo ezin izan diegu gure maiteei behar bezalako agurrik eman.

Bidean geratu diren pertsona guztiengatik, gaitzaren kontrako borrokan larrua utzi dutenengatik, pandemiak sorrarazitako krisiaren astinduak jasaten ari direnengatik, jende horrengatik guztiagatik, tinko jarraitu behar dugu, berriz ere beti izan nahi izan dugun herria izango garelakoan, berandu baino lehen.

TELEFONOAK ETA E-MAILAK

  • Zentralita 943.37.60.55 udala@lasarte-oria.eus
  • Alkatetza 943.37.61.78 alkatetza@lasarte-oria.eus
  • Kobrantzan 943.37.61.87 bilketa@lasarte-oria.eus
  • Hirigintza 943.37.61.89 hirigintza@lasarte-oria.eus
  • Zerbitzuak 943.37.01.03 zerbitzuak@lasarte-oria.eus
  • Zerbitzu Sozialak 943.37.61.79 gizartez@lasarte-oria.eus
  • Kulturetxea 943.37.61.81 kultura@lasarte-oria.eus
  • Kiroldegia 943.37.61.82 kirolak@lasarte-oria.eus
  • Euskara 943/37.61.84 euskara@lasarte-oria.eus
  • Euskaltegia 943.63.16.21 euskaltegia@lasrte-oria.eus
 

Web edukia bistaratu

COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
500 kasu edo gehiago
300 eta 499 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2019ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.