Alerta laranja
2019·01·22
Asteazkena, hilak 23:
Alerta Laranja elurragatik barnealdean 800 m-tik gora 00etatik 24etara ordu lokala. Baliteke elur-kota 1000 m inguruan egotea, egunaren bigarren partean 600-800 m-ra jaitsiko da. Prezipitazio ertaina eta iraunkorra egingo du, ugariagoa kantauri isurialdean. Aurreikusitako lodierak: 10-60 cm 1000 m-ra, 0-20 cm 600 m-ra, 0 cm 200 m-ra.
Alerta Laranja prezipitazio iraunkorragatik Bizkaian eta Gipuzkoan 00etatik 24etara ordu lokala. Asteartean, hilak 22, 12etatik (ordu lokala) asteazkena, hilak 23, 24etara (ordu lokala) bitartean, 24 orduan 80 l/m² baino gehiago pila daitezke kantauri isurialdeko zenbait lekutan. Bestalde, 24 orduan 20-50 l/m² baino gehiago pila daitezke mediterraneo isurialdean. Prezipitazio ertaina, iraunkorra eta oso ugaria egingo du, bereziki kantauri isurialdean.
Abisu Horia haizeagatik kostaldeko haizeguneetan 00etatik 12etara ordu lokala. Mendebal/ipar-mendebaldeko haize-boladek kostaldeko haizeguneetan 100 km/h-ko abiadura gaindi dezakete. Mendi inguruetako haizeguneetan haize-boladak 100 km/h ingurukoak izan daitezke. Haizeguneak ez diren lekuetan haize-boladak 80 km/h ingurukoak izan daitezke.
COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
500 kasu edo gehiago | |
300 eta 499 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2019ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.