Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Aldaketak hautes-mahaietan igandeko hauteskundeetan

Igande honetan, uztailaren 12an, egingo diren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak direla eta, Udalak segurtasun arrazoiengatik egin diren mahai aldaketen berri eman nahi du

2020·07·09

Sasoeta ikastetxea:

Ikastetxerako sarbidea ez da ohiko lekutik egingo, goiko aldean dagoen aparkalekutik baizik; irteera, berriz, eta nagusitik egingo da.

Liburutegian zeuden mahaiak eta korridorean zegoena beheko solairuko geletara pasako dira.

Beheko solairuko geletan zeuden mahaiek leku berean jarraituko dute.

Kultur Etxea:

Mahai guztiak kafetegi zaharrean egongo dira.

Liburutegi zaharra:

Mahai guztiak Zumaburu Ikastetxeko gimnasiora eramango dira.

Zumaburu ikastetxea:

Lehen gimnasioan zeuden mahaiak jangelara (gimnasio ondora) pasako dira.

Sarrera eta irteera guztiak seinaleztatuta egongo dira. Seinaleak errespetatzea eskatzen da. Era berean, musukoa erabiltzea eta segurtasun-tartea ahal den neurrian mantentzea. 

Web edukia bistaratu

COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
400 kasu edo gehiago
300 eta 399 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.