Aldaketak egin dira 2020ko Literatura-Lehiaketen oinarrietan
2020·05·13
COVID-19ren ondorioz indarrean dagoen Larrialdiaren Deklarazioa dela medio, eta Lasarte-Oriako Literatura-Lehiaketetan parte hartzeko sortu diren eragozpenak gainditze aldera, aldatu egin da lehiaketen oinarrien parte bat; zehazki:
Entregatzeko epea: lanak aurkezteko epea 2020ko ekainaren 5eko 24:00ak arte luzatu da.
Aurkezteko modua: kendu egin da Manuel Lekuonako bulegoetan fisikoki entregatzea, helduentzat mantendu egiten da posta zertifikatuaren bidez bidaltzea, eta originalak posta elektronikoaren bidez bidaltzeko aukera ireki da lehiaketa guztietarako.
Lana eta parte hartzeko fitxa helbide honetara bidali behar dira: literatur.lehiaketak2020@lasarteoriasarean.eu
COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
500 kasu edo gehiago | |
300 eta 499 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2019ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.