Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Ahobizi eta belarriprest txapak azaroaren 23an eta 24an emango dira Okendon

Azaroaren 20tik 22ra euskara-zerbitzuan eta Ttakunen ere jaso ahal izango dira.

2018·11·15

Jon Antxordikik, Euskara Batzordeko lehendakariak eta Tomas Arrizabalaga Ttakuneko lehendakariak iragarri dute ahobizi eta belarriprest txapak prest daudela banatzeko. Euskaraldiari hasiera emateko bi ekitaldi antolatu dira, bata azaroaren 23an, 16:00etatik 21:00etara eta bestea azaroaren 24an, 11:00etatik 14:00etara. Biak Okendo plazan. Bietarako egitarau bat osatzen ari dira eta mahaiak jarrita izango dira ordu horietan guztietan zehar bakoitzak bera txapa jaso ahal izateko.

Bi egun horietan plazara hurbildu ezin duenarentzat edo aurretik jaso nahi duenarentzat ere aukera zabaldu dute. Datorren astean, azaroaren 20tik 22ra, txapak udaletxean, euskara-zerbitzuan, 09:00etatik 13:30etara jaso ahal izango dira. Egun horietan Ttakunen ere jaso ahal izango dira goizez (09:00etatik 13:00etara), zein arratsaldez (16:00etatik 19:00etara).

Txapekin batera, 11 egunetan zehar ahobizi eta belarriprest modura jokatzeko aholkuak banatuko zaizkie parte-hartzaile guztiei. Aholku horiek Euskal Herri mailako antolakuntzatik prestatu dira eta orain bi urte Lasarte-Orian garatutako esperientziaren gainean (Baietz 40 egun euskaraz!) egin zen ikerketatik ateratako ondorioetan oinarrituta daude. Aholku horiei jarraituz, ahobiziek eta belarriprestek laguntza izango dute beren rolak betetzeko eta errazago egingo zaie beren hizkuntza ohiturei astindutxo bat ematea.

Puntuak balkoietan

Antxordokik, Arrizabalagak eta aurkezpenean laguntzaile izan zituzten hamaikako kide diren Estitxu Garmendiak eta Joxe Mari Azkonobietak azpimarratu zuten pasa den larunbatean herriko etxe guztiak bisitatzeko antolatutako ekintza bikain atera zela.

 Lehenik eta behin bisitari-lanak egin zituzten 160 pertsonak zoriondu eta eskertu nahi izan zituzten eta bigarrenik, herritarrek emandako harrera nabarmendu zuten.

Gero eta ugariago ikusten dira banatutako puntuak balkoietan itsatsita, herritarrek ere, euskara ulertu ala ez, Euskaraldiari egindako harrera beroaren erakusgarri.

Horretaz gain, ordez, azpimarratu zuten asko izan zirela bisitan bertan belarriprest zein ahobizi modura izena emandako herritarrak eta jadanik 1.800 parte-hartzaileren langa ere igarota dagoela.

Gogoratu zuten, azken egunak hurbiltzen ari badira ere, oraindik izena emateko aukera dagoela, bai on-line (http://lasarte-oria.euskaraldia.eus/), bai paperean, herrian horretarako prestatu diren 28 puntuetako batean diptikoa betez eta utziz.


Web edukia bistaratu

COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
500 kasu edo gehiago
300 eta 499 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2019ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.