Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Urtarrilako Agenda Errege Magoen Desfilearekin abiatu zen

Urtarrileko kultura-programazioa Errege Magoen Desfilearekin eta hasiko zen, eta Go!azen talde arrakastatsuaren emanaldia izango du.

2019·01·07

Urteko lehen ekitaldia, usadiozkoa den moduan, Errege Magoen Desfilea zen, Megaba elkarteak antolatua. Urtarrilaren 5ean, 12:00etan erregeen morroiak Okendo plazan egongo ziren, gutunak jasotzen. Eta 18:00etan Errege Magoen Desfilea hasi zen, herriko hainbat kaletan barrena ibiltzeko.

Urtarrilaren 9n, Danok Kidek antolatutako Bertsio Digitaleko Opera zikloaren barruan, Ludwig van Beethovenen Fidelio operaren proiekzioa eskainiko da.

Haurrentzako zinema urtarrilaren 13an hasiko da, Ralph rompe internet filma proiektatzearekin, eta hilaren 20an Ploey emango da.

Helduentzako zinemari dagokionez, urtarrilaren 13an Bohemian rhapsody filma proiektatuko da, eta hilaren 20an El regreso de Ben.

Okendo zineforumak bi pelikula ekarriko dizkigu: urtarrilaren 11n La noche de 12 años proiektatuko du, eta 25ean Dogman.

Bestalde, urtarrilaren 25ean Dúo Sarasate bikoteak jardungo dute Brigitar mojen komentuan.

Azkenik, urtarrilaren 27an, eta haurrentzako antzerkiaren barruan, Go!azen talde arrakastatsuak jardungo du.

Deskargatu programa

Urtarrilako programa [pdf]