Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak

Aktualitatea

Atzealdea

Adjudikatu da udalaren eraikinak eta zerbitzuak garbitzeko kontratu berria

Udalak Valoriza Facilities SAU enpresari adjudikatu dio eraikin munizipalak garbitzeko kontratua. Kontratuak bi urteko gehi beste bi luzagarriko iraunaldia izango du, urteko kostua 575.296 euro izango delarik.

2018·03·28

Kontratuaren xedea da Lasarte-Oriako udalaren bulegoak, zerbitzu munizipalak eta ikastetxeak garbitzea: eskolak, udaletxea, kulturetxea, gaztelekua, euskaltegia, jubilatuen elkartea, haur-eskola, zentro zibikoa... besteak beste.

Kontratuak egunero, astero edo maiztasun handiagoz egin beharko diren garbiketa-lanak ezartzen ditu. Guztira, kontratuaren xedeko eremua 30.738 m² da.