Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Prozesu partehartzaileak

Viviendas tuteladas para personas en riesgo de exclusión

Gizartetik baztertuak izateko arriskuan dauden pertsonak ostatatzeko baliabide tutelatua

01·01·1970


Ekimenaren prozesua

HERRITARREN PARTEHARTZEA

28-01-2019

Gaur egungo fasea

PROPOSAMENEN ANALISIA

Gaur egungo fasea

ONDORIOAK ETA EMAITZAK

29-01-2019

Gaur egungo fasea

Buruntzaldean gizartetik baztertzeko arriskuan dauden pertsonak etxebizitza tutelatuetan ostatatzeko zerbitzuaren erregelamendua

Azken urteotan gizartetik baztertuak izateko arriskuan dauden pertsonen profil berriak sortzen ari dira. Hori hainbat faktoreren kausaz da, hala nola:

  • Enplegua galtzea.
  • Lan-merkatuan txertatzeko zailtasunak dituen 45 urtetik gorako populazioa.
  • Enpleguaren prekaritatea (soldata baxuak) eta haren tenporaltasuna.
  • Kolektibo potentzialki ahulak (emakume amabakarrak, beste toki batzuetatik aterpe bila datozen pertsonak).
  • Etxebizitzen politika jabetzara bideratua egon da eta ez errenta sozialera, eta horrelako etxebizitzak pobrezia sorrarazten du (hipotekak eta errentak altuak modu iraunkorrean).

Horrek guztiak berekin ekarri du, eta dakar, gizartetik baztertuak izateko arriskuan dauden pertsonen portzentajea handitzen ari dela.

Arau-mailan, zerbitzuen zorroaren dekretuak (185/2015), Zerbitzu Sozialei buruzko Legean (12/2008 Legea, abenduaren 5ekoa) jasotako prestazio eta zerbitzuen katalogoa garatzen duenak, baliabide sozial hori udalen eskualde-mailako eskumenekotzat aurreikusten du.

Gorago adierazitako guztiagatik, Buruntzaldea eskualdeko hainbat udaletatik eta haien Zerbitzu Sozialetako departamentuetatik (Lasarte-Oria, Usurbil, Urnieta, Hernani, Andoain eta Astigarraga) beharrezkoa ikusten da gizartetik baztertuak izateko arriskuan dauden pertsonak ostatatzeko baliabide tutelatu bat sortzea. Betiere pertsona horiek gizartean txertatzen lagunduko duen tresna sozial gisa ulertuta baliabide hori.

Eskualdeko baliabide hori bi fasetan gauzatuko da. Pertsonek lehen fasea (6 hilabete) Hernanin dagoen harrerako etxebizitza tutelatuan hasiko dute, eta ondoren bigarren fase batera pasatuko dira (6 hilabete), Lasarte-Orian dagoen emantzipazioko etxebizitza tutelatuan. Etxebizitza horiek tutelatzeko eta gainbegiratzeko zerbitzua izango dute, bai eta beharrezko sostengu guztia ere (akonpainamendu soziala, bitartekaritza, jarraipena...).

Baliabide horretan parte hartuko badute, pertsonek zerbitzuaren premia justifikatzeko adinako gizarte-bazterketa nozitu beharko dute (uztailaren 16ko 385/2013 Dekretuak onetsitako gizarte-bazterketa balioesteko tresnan zehaztutakoaren arabera).

Horrez gain, bestelako baldintza batzuk ere bete behar dituzte; besteak beste:

  • Egonaldi labur edo ertainerako bizitoki alternatibo bat behar izatea inklusio sozialerako ibilbide bat egiteko.
  • Autonomia pertsonalari dagokionez, hirugarren pertsona baten beharrik ez izatea eguneroko bizitzako eginkizunetarako.
  • Bere egoeraz konturatzea eta hori aldatzeko motibazioa izatea.
  • Inklusio sozial eta soziolaboral edo okupazionalaren ibilbide bat egiteko konpromisoa hartzea, eta hori egiten jarraitzea zerbitzu hau erabiltzen duen bitartean.
  • Intentsitate baxuko sostengu sozioedukatiboa behar izatea, ingurune komunitarioan bizitza autonomoa egitea eta gizartean txertatzea ahalbidetuko dioten gaitasun pertsonalak mantentzeko edo garatzeko.
  • Zerbitzu sozialen sarearen berezko dotazioetatik edo eskaintzen dituen aukeretatik kanpo dagoen asistentzia sanitario espezializaturik eta/edo iraunkorrik ez behar izatea.
  • Zerbitzuaren funtzionamendua edo bertako elkarbizitza normala larriki asalda dezaketen edo pertsonarentzat berarentzat, beste erabiltzaile batzuentzat edo profesionalentzat arriskutsua izan daitekeen portaera-nahasmendurik ez izatea, ezta halako jarrerarik ere.
  • Ez uko egitea dagokion tratamenduari, gaixotasun infekto-kutsakor bat eta/edo mentala izanez gero.
  • Osasun-egoerari dagokionez, instituzio sanitarioetan asistentzia etengabearen edo ziklikoaren beharrik ez izatea, eta baliabideetan osasun publikoko neurririk hartu behar ez izatea. Salbuespen gisa, baliabideak eskuratu ahalko dituzte gaixotasun kronikoak edo adikziozkoak dituztenek, baldin eta eskaera egiten duten unean gainbegiratuta badaude eta arazoa gainditzeko prozesu positibo, iraunkor eta egiaztagarri batean.

Azkenik, eta kontuan izanda gizarte-bazterketa ez dagokiola baliabide ekonomikoen urritasunari bakarrik, eta ez dela mugatzen enpleguaren munduan parte hartze soilera, baizik eta bizitzaren beste alderdi batzuetan ere agertzen dela (hau da, izaera multidimentsionala du) eta, beraz, espero eta nahi gabeko gertaeren segida baten ondoren pertsona guztiek buka dezaketela gizartetik baztertuak izateko arrisku-egoera potentzial batean, horregatik jotzen da beharrezkotzat horrelako baliabide bat sortzea.

Era berean, Legea ahalik eta inplikazio sozial handienarekin garatu ahal izate aldera, kontsulta publiko hau irekitzen da, herritar guztiek beren ekarpenak egin ahal ditzaten gizartetik baztertzeko arriskuan dauden pertsonak etxebizitza tutelatuetan ostatatzeko baliabidea sortzeari dagokionez.

Kontsulta publikoa urtarrilaren 27ra arte egongo da zabalik, biak barne, eta proposamenak Udalari honela bidali ahalko zaizkio:


Erlazionatutako berriak

Udalaren lokalak lagatzeko araudia egin aurretiko kontsulta

2019·01·10

Udalaren lokalak lagatzeko araudia egin aurretiko kontsulta

Udalak otsailaren 8ra arte irekitzen du Herriko entitate sozialei lokalak lagatzeko araudiaren inguruan proposamenak egiteko epea.

Auzotarren aholku-batzordea osatu aurretiko kontsulta

2019·01·09

Auzotarren aholku-batzordea osatu aurretiko kontsulta

Udalak, Auzotarren Aholku-Batzordea osatu aurreko jendaurreko erakustaldia jartzen da abian herritarren proposamenak jaso ahal izateko. Auzotarren aholku-batzordea, Udaleko administrazioaren aurrean auzotarren eskubideak defendatzeko organoa da.

Hiru zerbitzu sozialetako araudiak jendaurreko erakustaldian

2019·01·08

Hiru zerbitzu sozialetako araudiak jendaurreko erakustaldian

Hiru zerbitzu sozial arautuko dituzten araudiak egin aurretiko jendaurreko erakustaldia jartzen da abian herritarren proposamenak jaso ahal izateko. Hurrengoan dira arautu beharreko zerbitzuak: adineko jendearentzako etxebizitza komunitarioak, bazterketa-arriskuan dauden pertsonentzako babespeko etxebizitzak, eta etxean laguntzeko zerbitzua.

Zertarako erabili nahi dugu Askatasunaren Parkea?

2018·10·19

Zertarako erabili nahi dugu Askatasunaren Parkea?

Saio presentziala: Zertarako erabili nahi dugu Askatasunaren Parkea?

Ostiralean Lasarte-Oriako 2018ko kirolariak partaidetza bidez hautatzeko prozesua amaitzen da

2018·10·16

Ostiralean Lasarte-Oriako 2018ko kirolariak partaidetza bidez hautatzeko prozesua amaitzen da

Lasarte-Oriako 2018ko kirolariak partaidetza bidez hautatzeko prozesuaren proposamenak aurkezteko epea urriaren 20an itxiko da. Saritutako kirolariek diploma bat jasoko dute abenduan egingo den Lasarte-Oriako Kirolaren Galan.