Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Abiatu da txakur-jabeak kontzientziatzeko kanpaina

Udalak txakurren jabeei gonbita egiten die herritar guztiekiko bizikidetzan konprometi daitezen beren maskoten gorozkiak jasoz. Kanpaina Lasarte-Oriako hainbat puntutan barrena ibiliko da bi fasetan.

2019·02·12

Jesus Zaballos Lasarte-Oriako alkateak aurkeztu zuen kanpaina, otsailean, martxoan eta apirilean bi astez gure herriko plaza, parke eta kaleetan barrena ibiliko dena txakur-jabeak kontzientziatuz gorozkiak jasotzeko eta beren maskotak lotuta eramateko duten betebeharraz, bai eta horrela egin ezean jaso ditzaketen isunez ere.

Alkateak Nuria Vitores aurkeztu zuen, kanpainaren buru izango den pertsona, eta kanpaina bisual honen diseinuaren eta gauzatzearen arduradun izan dena. Haren kontratazioa % 100ean Eusko Jaurlaritzak diruz lagunduta dago Lanbideren bitartez, proiektu hori 2018-2019ko eskualde-mailako enplegu-ekintzen barruan sartua baitago eta hor parte hartzen baitute Andoaingo, Astigarragako eta Lasarte-Oriako udalek.

Nuriak azaldu zuenez, kanpaina Lasarte-Orian otsailaren 11tik 25era bitartean eta martxoaren 25etik apirilaren 5era bitartean egingo da. Aldi horietan, jabeek jaso ez dituzten gorozkiak seinaleztatu egingo dira, bai lorategietan (kolore gorriko banderatxoen bidez), bai lurrean (klerarekin zirkulu arrosa bat marraztuz), horrela agerian jarriz metatzen diren gorozki-kopuru handia, bai eta horiek sortzen duten arazoa ere, hainbat gaixotasun infekziosoren fokua baitira. Marka horiek kanpainan osoan zehar egongo dira.

Maskotaren gorotzak jasotzen ez dituen pertsona bat detektatuz gero, betebehar hori gogoraraziko zaio eta poltsa batzuk emango zaizkio haietan jaso ditzan.

Horrez gain, informazio pertsonala emango da, txakur-jabeei gogoraraziz zein diren udaleko ordenantzak txakurrak lotu gabe paseatzeko ezartzen dituen lekuak eta orduak. Hori guztia modu adeitsu batean. Gainera, bide batez gogoraraziko da, arriskutsuak izan daitezkeen arrazetako txakurren kasuan, txakurra beti lotuta eraman behar dela, mozala jarrita, eta horretarako lizentzia eduki behar dela, bai eta erroldan erregistratuta dagoela egiaztatzen duen agiria ere.

Udaltzainek gorozkiak jasotzen ez dituzten pertsonak identifikatzeko lanarekin jarraituko du, eta arau-haustea berriz eginez gero isuna jartzen.

Alkateak beren maskotei erroldan alta ematera animatu zituen herritarrak, hartara animaliak edukitzeari buruzko informazioa eta formazioa jasotzeko. Zaballosek jakitera eman zuenez, fase batetik bestera bitartean, FCCk kanpaina bat egingo duela, kartelak ipiniz eta txakur-jabeei poltsak entregatuz.