Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Abian da Guztion Lasarte-Oria! 2019 mural-lehiaketa

Aurkez daitezke Guztion Lasarte-Oria 2019 muraletarako proposamenak. Ekainaren 14an bukatuko da epea. Aurten, gaia espezifikoa izango da egitekoak diren bost muraletako bakoitzerako

2019·05·22

Guztion Lasarte-Oria 2019 mural bidezko interbentzio artistikoaren asmoa da hautatutako mural-euskarriak dauden lekuen irudia hobetzea eta gune atseginagoak eta erakargarriagoak bihurtzea udalerrian barrena oinez ibiltzeko, hartara hobetu egiten baita Lasarte-Oriaren bilbe urbanoa eta jarduera ekonomikoa eta soziala sustatzen baita ingurune urbanoan. 4.750 euro bideratuko dira programa honetara.

Interbentzio artistikoek horretarako prestatutako bost guneetako bakoitzari espezifikoki esleitutako gaia inkorporatu beharko dute, haietako bakoitzaren xedearekin edo zertarakoarekin bat etorriz. Gaiak hauek izango dira, hurrenez hurren:

  • 1. zk.: Kirola, oro har.
  • 2. zk.: Festak, erraldoiak, danborrada, etab. Festetako materialaren biltegi bat da.
  • 3. zk.: Euskara eta hezkuntza. Euskaltegi munizipalaren eta helduentzako eskolaren eraikina da.
  • 4. zk.: Haurren inguruko gaia. Zumaburuko haur-eskolaren patioan dago.
  • 5. zk.: Norberaren aukerako gaia.

Lehiaketa honen helburua da gehienez arte publikoko bost proiektu hautatzea eta egitea, izaera iraunkorrekoak eta hurrengo atalean zehazten diren espazio publikoetan garatu beharrekoak:

  • 1. zk.: Futbol-zelai munizipalera sartzeko eraikinaren alboko pareta. Geltoki Kalea 27
  • 2. zk.: Blas de Lezo kalea 6 helbideko lokal munizipalaren aurrealdeko fatxada.
  • 3. zk.: Euskaltegi munizipalaren eraikineko goiko sarbideko pareta. Bekokale bidea, 1
  • 4. zk.: Zumaburuko haur-eskolaren patioko itxituraren horma. Zumaburu kalea, 13
  • 5. zk.: Iñigo de Loiola kalea 15 helbidean dagoen lokal munizipalaren aurrealdeko fatxada

Interbentzioa egingo den espazioen ezaugarriak oinarri hauetako “Kokapenaren dokumentuak” II. eranskinean daude, non jasota baitaude erreferentzia zenbakia, kokapena, interbentzioaren azalerak eta haien neurriak, planoak, argazkiak eta memoria deskriptiboa.

Lasarte-Oriako Udalaren webean ere kontsultatu ahal izango da informazioa, www.lasarte-oria.eus estekan, eta Lasarte-Oriako Udalaren Erregistroan, ohiko orduetan.

Honako hauek izango dira sariak:

  • Lehenengo saria, 1.500 €
  • Bigarrena, 1.250,00 €
  • Hirugarrena, 1.000 €
  • Laugarrena, 500 €
  • Bosgarrena, 500 €.

Informazio erlazionatua


Web edukia bistaratu

COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
500 kasu edo gehiago
300 eta 499 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2019ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.