Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Abenduaren 1ean hasiko da areto futboleko txapelketa sozialaren edizio berria

Abenduaren 1ean hasiko da udal kirol guneko (Michelin) pista irekian areto futboleko txapelketa sozialaren edizio berria. Aurtengoan 9 taldek hartuko dute parte txapelketan.

2018·11·30

Udal kirol zerbitzua Sportmadness enpresaren lankidetzarekin izango da txapelketa antolatzearen arduraduna.

Aurreko urtean egin zen moduan, txapelketa kudeatzeko (egutegia, ordutegiak, emaitzak, sailkapenak…) aplikazio informatiko bat erabiliko da, eta beronek app ireki bat izango du, sakelako telefonotik kontsultak egiteko aukera emango duena. Erreminta honi esker txapelketan gertatzen denaren jarraipena gertaeraren une berean egin ahal izango da.

Lehiaketak bi zati izango ditu: lehenengoan bi itzuli izango dituen liga jokatuko da; bigarrenean bi talde izango dira, txapeldunena eta kontsolaziokoa, eta kanporaketak jokatuz ekainaren 1ean finalak jokatuko dituzten taldeak aukeratuko dira.

Partidak, nagusiki, larunbata goizetan jokatuko dira kirol guneko instalazioetan.

Web edukia bistaratu

COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
500 kasu edo gehiago
300 eta 499 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2019ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.