6 kontzertuk osatuko dute Kultur Kale Zikloa 2019
2019·07·09
Jesus Zaballos alkateak, Txus Alonso festetako zinegotziak eta Xpressioneko Jokin Telleriak aurkeztu dituzte aurtengo Kultur Kale Zikloko kontzertuak. Kontzertuak 20:00etan izango dira (bat izan ezik, 19:30ean izango baita), Lasarte-Oriako 6 auzotan. Programaren kostua 5.000 eurokoa izan da.
Zikloa uztailaren 13an 20:00etan hasiko da, Astigarragako Apalatxe taldearekin, Sasoeta auzoan. Kontzertua Tximistarreta parkean egingo da. Folk talde bat da, punk ukituekiko hitzak darabiltzana.
Uztailaren 20an, 20:00etan, Filipe Court Duo taldearen txanda izango da, eta Zumaburun joko du, Andapa kalean. Donostian finkatutako brasildar duo bat da, bossa nova funkarekin eta brasildar musikarekin egiten duena. Oso ezaguna Jam Sessionak egiteagatik.
Uztailaren 31n 19:30etan, Basaundi Bailaran, auzoko festekin bat eginez, Adara y Los Nylon taldeak jardungo du. Donostiako eta Pasaiako jendeak osatutako taldea da, pop-rocka egiten duena.
Irailaren 7an 20:00etan, Zabaleta auzoan, Mikel Karton kantautore donostiarrak joko du.
Irailaren 21ean 20:00etan, Atsobakarren, Sara Mansilla donostiarraren txanda izango da, soula funkarekin nahasiz.
Aurtengo udako Kultur Kale Zikloa ixteko, Alitruta taldeaz gozatu ahalko dugu irailaren 28an, 20:00etan, Okendo plazan, non hainbat estilo nahasten dituen kontzertua eskainiko baitu.
Nabarmentzekoa da eguraldiarengatik kontzertuetakoren bat egitea ezinezkoa balitz ez litzatekeela bertan behera utziko baizik eta beste egun batera atzeratuko litzatekeela.
COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
500 kasu edo gehiago | |
300 eta 499 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2019ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.