Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

478 aurpegi-pantaila Lasarte-Oriako establezimenduentzat

Usurbilgo Lanbide Eskolak 478 aurpegi-pantaila eman ditu dohainik, Lasarte-Oriako establezimendu guztiei banatuko zaien kit higieniko-sanitarioa osatzeko

2020·05·15

Aterpeako Miguel Angel Prietok eta Ana Laureanok, Usurbilgo Lanbide Eskolako Juan Andrés Rebollok, Iker Vaquerizok eta Oier Aranzabalek eta, Lasarte-Oriako Udalaren aldetik, Agustín Valdivia alkateak eta Nuria Fernandez sozioekonomiako zinegotziak aurkeztu zuten ekimen hori, zeinaren bidez udalerriko denda, ostalari eta zerbitzu pertsonal guztiei kit higieniko-sanitario bana emango baitzaie, Usurbilgo Lanbide Eskolak egindako lanari esker aurpegi-pantaila bat ere edukiko duena.

Miguel Angel Prietok, Aterpea elkarteko presidenteak, eskerrak eman nahi izan zituen udalerriko establezimendu guztien izenean dohaintza horrengatik, ingurune seguruago batean lan egitea ahalbidetuko baitu eta Lasarte-Oria herri seguru gisa ikusi ahal izaten lagunduko baitu, non herritarrek konfiantzaz eros dezaketen. Kit horiek establezimenduen artean banatuko dira, eta aurrerago jakinaraziko da banaketa nola egingo den.

Udaletik nabarmendu zuten udalerriko entitateak elkarlanean aritzen direnean guztion onurarako diren ekimenak sortzen direla, eta egun hauetan babestuta egotea bezain garrantzitsua dela erostera goazenean zerbitzatuko gaituena ere babestua dagoela seguru egotea.

Oier Aranzabalek, Zubietako zentroko zuzendariordeak, azpimarratu zuen asteetako lan altruista izan dela, eta denbora horretan LHko eta Teknicako hainbat eskola aritu direla lanean pantaila horiek diseinatzen. Guztira, 30.000 unitate baino gehiago entregatu dituzte Euskadin, zahar-etxeen, ospitaleen, anbulatorioen eta anbulantzien artean banatuta.

Zentroko instalazioak eta kurtsoak hurbilagotik ezagutu nahi dituenak ateak irekitako egunak izango ditu maiatzaren 23an eta 27an. Informazio gehiago nahi izanez gero, haren webgunea bista daiteke: www.lhusurbil.eus.