Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

2021ko literatura-lehiaketara lanak aurkezteko epea

Maiatzaren 21ean amaituko da Lasarte-Oriako literatur lehiaketarako lanak aurkezteko epea. Aurreko urteetan bezala, gaztelaniazko nahiz euskarazko poesiarako, ipuinetarako eta mikrokontakizunetarako sariak izango dira

2021·05·04

Idazlanek jatorrizkoak izan beharko dute, eta zenbait espezialitate eta kategoriatan lehiatu ahalko dira.

Haurrentzako kategoria

Espezialitate hauetan lehiatu ahalko da:

  • A kategoria: 2012. urtean eta hurrengoetan jaioak.
    • Euskarazko Ipuina (gai librea, gutxienez folio bat).
  • B kategoria: 2009, 2010 eta 2011. urteetan jaioak.
    • Euskaraz Ipuina (gai librea, gutxienez bi folio).
  • C kategoria: 2006, 2007 eta 2008. urteetan jaioak.
    • Euskaraz Ipuina (gai librea, gutxienez hiru folio)
    • Poesia euskaraz (gai eta metrika libreak, gutxienez 60 bertso-lerro).

Espezialitate eta kategoria bakoitzerako sari hauek ezartzen dira:

  • 1. saria: 200€ eta diploma
  • 2. saria: 150€ eta diploma
  • 3. saria: 100€ eta diploma

 

Helduentzako kategoria

Espezialitateak eta sariak hauek dira:

  • Poesia euskaraz. Gai, metrika eta hedadura libreak. Saria: Diploma eta 650€
  • Euskarazko poesiako «Lasarte-Oria» saria. Gai, metrika eta hedadura libreak, 1995 eta 2005 bitartean jaiotakoentzat. Saria: Diploma eta 650€
  • Poesia gaztelaniaz. Gai, metrika eta hedadura libreak. Saria: Diploma eta 650€
  • Gaztelaniazko poesiako «Lasarte-Oria» saria. Gai, metrika eta hedadura libreak, 1995 eta 2005 bitartean jaiotakoentzat. Saria: Diploma eta 650€
  • Mikrokontakizuna euskaraz. Gai librea, gehienez 1.500 karaktere, zuriuneak barne. Saria: Diploma eta 650€
  • Euskarazko mikrokontakizuneko «Lasarte-Oria»saria. Gai librea, gehienez 1.500 karaktere, zuriuneak barne. 1995 eta 2005 bitartean jaiotakoentzat. Saria: Diploma eta 650€
  • Mikrokontakizuna gaztelaniaz. Gai librea, gehienez 1.500 karaktere, zuriuneak barne. Saria: Diploma eta 650€
  • Gaztelaniazko mikrokontakizuneko «Lasarte-Oria» saria. Gai librea, gehienez 1.500 karaktere, zuriuneak barne. 1995 eta 2005 bitartean jaiotakoentzat. Saria: Diploma eta 650€.

Sarien banaketa azaroaren 20an egingo da.


Web edukia bistaratu

COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
400 kasu edo gehiago
300 eta 399 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.