Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

2021ko Inauterien gaia aukeratu

Hasi da datorren urteko Inauterietako gaiari buruz proposamenak egiteko epea, “Zertaz mozorrotu nahi zenuke herria 2021. Urteko Inauterietan?”

2020·03·10

Udalak 2021ko Inauterietarako gaia orain proposatzera gonbidatzen ditu herritarrak..

Hainbeste denbora lehenago egitearekin lortu nahi dena da konpartsek eta herritarrek beta nahikoa izan dezatela datozen inauteritarako mozorroak eta karrozak prestatu ahal izateko.

Iritzia emateko, martxoaren 27a baino lehenago helarazi behar diguzu gaiari buruz duzun proposamena, udaletxean, Kultur-etxean, Gaztelekun eta Polikiroldegian dauden postontzietara. Parte hartzeko orria aurkituko duzu zentro horietan. Udalaren webgunearen bidez ere parte har daiteke. <<Sakatu hemen>>

Proposamen guztien artean egingo da hautaketa. Eragin irudimenari eta parte hartu!

Web edukia bistaratu

COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
400 kasu edo gehiago
300 eta 399 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.