Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

2021-2023 aldirako inbertsio-planean 32 milioi eurotik gorako obrak jasotzen ditu

Inbertsio-planak kirol-ekipamenduetan, auzoetan, ikastetxeetan eta ingurumenean inbertitzeko beharrei erantzuten die, eta horiek finantzatzeko behar diren baliabideak biltzen ditu. Kiroldegi berria, 15 milioi eurokoa, izango da inbertsio nagusia

2021·03·23

Azken osoko bilkuran, alkateak dokumentu bat aurkeztu zuen, udalak 2021 eta 2023 bitartean aurreikusitako inbertsioak planifikatu eta xehetasunez ordenatzeko. Planak funtsezko bost ardatz ditu:  kirol-ekipamenduak, auzoetako inbertsioak, ikastetxeak, irisgarritasuna eta ingurumena. 32.411.644 euro dira gure udalerriaren premia nagusiei aurre egiteko, eta gure ustez, ezin dira atzeratu.

Alkateak azaldu zuen COVID-19ren pandemiak krisi ekonomikoa eragin duela, eta pertsonei eta sektore ekonomikoei eragin diela, baina baita politika publikoei ere. Krisiak erakundeetan diru-sarreren beherakada handia ekarri du, mundu osoko ekonomian izan duen eraginagatik. Horrez gain, aparteko gastuei aurre egiteko ahalegin berezia egin behar izan dugu, pandemiaren eraginpean dauden gure herritarren eta udalerriko zenbait sektore ekonomikoren premia larriei erantzuteko.

Valdiviak hau adierazi du: beharrezkoa da Udalak inbertsio horiek antolatzea ahalbidetuko dion tresna bat izatea, 2021-2023 hirurtekoan Lasarte-Oriako hurrengo udal-aurrekontuetan izango duen eragin handiagatik. Tresna horrek, era berean, baliagarria izan behar du korporazioak herritarrekin duen konpromiso gisa.

Kirol-ekipamendua

Plan honetan egiten diren inbertsio nagusiak kirol-ekipamendu berriak dira, planaren %61 baitira. Kiroldegi berria (15.050.000 euro), futbol- eta errugbi-zelai berria eta Atsobakar herriko atletismo-pistak (4.223.000 euro) eta skate eta parkour pista (365.000 euro) dira inbertsioen ardatza. Gainera, 202.000 euro erabiliko dira kirol-makinak erosteko eta kirol-inbertsio txikiak egiteko.

Inbertsioak auzoetan

Auzoek ere inbertsio atzeraezinak behar dituzte. 2021ean Jaizkibel plazako etxabeak eraitsiko dira (1.100.000 euro), eta 2022an Erriberako etxabeak eraberrituko dira (3.013.000 euro, inguru horretako bidegorria lotuko duena). Aurten ere, partaidetza-prozesu garrantzitsu baten bidez, azterlan bat abiastuko da Arranbide eta Oztaran auzoei buruz (100.000 euro) eta 2023an Askatasunaren parkearen erreformei buruz (300.000 euro).  2020ko likidazioaren kargura, Kale Nagusia 63-87 eremua (775.000 euro) eta Tribuna mendi-hegala (300.000 euro) berrurbanizatuko dira. Atal honetan sartu behar dira, halaber, Karmengo kaperaren birgaitze-obra (180.000 euro) eta auzokoen elkarterako lokal bat egokitzeko obrak: Sasoeta Sasoian (110.000 euro).

Ikastetxeak

Planak 1.212.350 euroko inbertsioa ezartzen du Lasarte-Oriako lau ikastetxeentzat. Planean sartu beharreko obrak ikastetxeetako zuzendaritzekin eta guraso-elkarteekin lankidetzan egin ziren. Helburua da 2023ko amaieran ikastetxeek behar bezala erantzutea ikasleen eta irakasleen beharrei. Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan finantzatuko dira, Udal-laguntzak programaren barruan.

Irisgarritasunaren plana

2018an onartutako irisgarritasun-planak zenbait obra ezarri zituen gure auzo eta kaleetako irisgarritasuna hobetzeko. horren arabera, bi igogailu eraikiko dira: 2022an Zabaleta auzoa lotuko duen igogailu bat (1.320.000 euro) eta 2023an Arranbiderekin eta Zatarainekin lotzeko lehen fasea (412.000 euro). 2021 eta 2023 bitartean, urtean 100.000 euro bideratuko dira irisgarritasuneko hainbat jardueratarako. Nabarmentzekoa da, halaber, barandak ordezkatu direla Arranbideren eta San Frantziskoren 2020ko likidazioaren kontura (382.292 euro).

Ingurumena

2021 eta 2023 bitartean, bide-argien ordez LED teknologia erabiliko dugu, ingurumena gehiago errespetatzen duena, argiz gutxiago kutsatzen duena eta energia gutxiago kontsumitzen duena. Gure kaleak hobeto argiztatzea lortzeaz gain, puntu beltzak kendu ahal izango dira. Guztira, 2.440.000 euro bideratuko dira. Beste neurri garrantzitsu batzuk, 2020ko likidazioaren kargura, saneamendu-sarea hainbat puntutan egokitzea izango dira, 443.355 euroko kostuarekin, eta hondakinen edukiontziak apirilaren 25ean herri-kontsultan hartutako erabakiari egokitzea.

Beste inbertsio batzuk

Planak, gainera, beste inbertsio batzuk jasotzen ditu. Horien artean, nabarmentzekoak dira kultur etxean egin beharreko obrak. Horretarako, 800.000 euro erabiliko dira, estalkia ordezteko, kafetegiaren espazioa elkartegintzarako lokaletara egokitzeko, larrialdi-planeko lanak gauzatzeko eta eraikina girotzeko. Urtean 50.000 euro bideratuko dira haur-parkeetarako eta 30.000 euro hiri-altzarietarako.

Finantziazioa

Inbertsio-plan garrantzitsu hori finantzatzeko, hainbat bide ezarri dira. Alde batetik, 12.059.312 euroko mailegu bat eskatzea aurreikusten da. Gainera, BOEen eta etxebizitza libreen hainbat lurzati besterentzea aurreikusten da, 10.240.939 euroko balioarekin, eta Hipodromo etorbideko 39 etxebizitza, garaje eta 4 merkataritza-lokal besterentzea, 12.535.649 euroko balioarekin. Gainera, espero da 460.875 euro lortzea Michelingo aprobetxamenduetan eta 751.974 euro Eusko Jaurlaritzaren Udal-laguntzak programatik, ikastetxeetan inbertsioak egiteko.


Web edukia bistaratu

COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
400 kasu edo gehiago
300 eta 399 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.