2020ko San Pedro jaietarako kartel-txapelketa
2020·03·07
Nahi duen orok har dezake parte, eta nahi beste proposamen aurkeztu. Aurkezten diren proposamenak orijinalak izango dira, eta ez dute balio beste edozein lehiaketatan sarituak izan direnak.
Kartel guztiek eraman beharko dute idatzia: “San Pedro Jaiak Lasarte-Oria 2020”. Lana egiteko teknika librea da.
Lehiaketan aurkezten diren kartelak, egileen baimenarekin, udal webgunean egongo dira ikusgai, eta ez da agertuko ez izenik ezta egilea ezagutzera eman lezakeen beste ezer ere ez.
Biztanleriak ikusgai diren lanen inguruko bere iritzia eman ahal izango du, eta kontuan izango da kartel irabazlea aukeratzeko orduan. Gazteria, Festak eta Kirola Batzordeak izendatuko ditu kartel irabazlea aukeratzeko epaimahaiko kideak.
Irabazleak 600€ko saria jasoko du.
COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
500 kasu edo gehiago | |
300 eta 499 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.