Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

2019ko San Pedro jaietarako kartel-txapelketa

Irekita dago 2019ko San Pedro jaietarako kartel proposamenak aurkezteko epea. Parte hartu nahi dutenek apirilaren 12a baino lehen aurkeztu beharko dituzte bere diseinuak. Ondoren, parte-hartze prozesu baten bidez aukeratuko da kartel irabazlea.

2019·03·22

Nahi duen orok har dezake parte, eta nahi beste proposamen aurkeztu. Aurkezten diren proposamenak orijinalak izango dira, eta ez dute balio beste edozein lehiaketatan sarituak izan direnak.

Kartel guztiek eraman beharko dute idatzia: “San Pedro Jaiak Lasarte-Oria 2019”. Lana egiteko teknika librea da.

Lehiaketan aurkezten diren kartelak, egileen baimenarekin, udal webgunean egongo dira ikusgai, eta ez da agertuko ez izenik  ezta egilea ezagutzera eman lezakeen beste ezer ere ez. 

Biztanleriak ikusgai diren lanen inguruko bere iritzia eman ahal izango du, eta kontuan izango da kartel irabazlea aukeratzeko orduan. Gazteria, Festak eta Kirola Batzordeak izendatuko ditu kartel irabazlea aukeratzeko epaimahaiko kideak.

Irabazleak 600€ko saria jasoko du.

 

Deskargatu oinarriak

Oinarriak [pdf]

 

Web edukia bistaratu

COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
400 kasu edo gehiago
300 eta 399 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.