Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea
2019ko literatura-lehiaketara lanak aurkezteko epea
Maiatzaren 24an amaituko da Lasarte-Oriako literatur lehiaketarako lanak aurkezteko epea. Aurreko urteetan bezala, gaztelaniazko nahiz euskarazko poesiarako, ipuinetarako eta mikrokontakizunetarako sariak izango dira.
2019·05·02
Idazlanek jatorrizkoak izan beharko dute, eta zenbait espezialitate eta kategoriatan lehiatu ahalko dira.
Haurrentzako kategorian, espezialitate hauetan lehiatu ahalko da:
- A kategoria: 2010. urtean eta hurrengoetan jaioak.
- Euskarazko Ipuina (gai librea, gutxienez folio bat).
- B kategoria: 2007, 2008 eta 2009. urteetan jaioak.
- Euskaraz Ipuina (gai librea, gutxienez bi folio).
- C kategoria: 2004, 2005 eta 2006. urteetan jaioak.
- Euskaraz Ipuina (gai librea, gutxienez hiru folio)
- Poesia euskaraz (gai eta metrika libreak, gutxienez 60 bertso-lerro).
Espezialitate eta kategoria bakoitzerako sari hauek ezartzen dira:
- 1. saria: 200€ eta diploma
- 2. saria: 150€ eta diploma
- 3. saria: 100€ eta diploma
Helduentzako kategorian, espezialitateak eta sariak hauek dira:
- Poesia euskaraz. Gai, metrika eta hedadura libreak. Saria: Diploma eta 650€
- Euskarazko poesiako «Lasarte-Oria» saria. Gai, metrika eta hedadura libreak, 1993 eta 2003 bitartean jaiotakoentzat. Saria: Diploma eta 650€
- Poesia gaztelaniaz. Gai, metrika eta hedadura libreak. Saria: Diploma eta 650€
- Gaztelaniazko poesiako «Lasarte-Oria» saria. Gai, metrika eta hedadura libreak, 1993 eta 2003 bitartean jaiotakoentzat. Saria: Diploma eta 650€
- Mikrokontakizuna euskaraz. Gai librea, gehienez 1.500 karaktere, zuriuneak barne. Saria: Diploma eta 650 ¡€
- Euskarazko mikrokontakizuneko «Lasarte-Oria»saria. Gai librea, gehienez 1.500 karaktere, zuriuneak barne. 1993 eta 2002 bitartean jaiotakoentzat. Saria: Diploma eta 650€
- Mikrokontakizuna gaztelaniaz. Gai librea, gehienez 1.500 karaktere, zuriuneak barne. Saria: Diploma eta 650€
- Gaztelaniazko mikrokontakizuneko «Lasarte-Oria» saria. Gai librea, gehienez 1.500 karaktere, zuriuneak barne. 1993 eta 2003 bitartean jaiotakoentzat. Saria: Diploma eta 650€.
Sarien banaketa azaroaren 23an egingo da.
Web edukia bistaratu
COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA
Legenda 
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
500 kasu edo gehiago | |
300 eta 499 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2019ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.
Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu